Astebururako hiru plan proposamen

Martxoko azken asteburuan ordu aldaketa etorriko da, baina izango da aisialdiaz gozatzeko denbora. Hementxe dituzu horretarako hiru aukera.

1. Iparra-Hegoa, Seguran
28. Iparra-Hegoa ospatzen ari dira aste honetan Seguran eta astebururako ere ekintza ugari antolatu dituzte. Gaur, ikasleen bazkari, haur jolasak, arkume eta sagardo dastaketa, eta kontzertuak izango dira. Bihar, larunbata, mendi ibilaldia, pilota partidak, gazte bazkaria, talo eta garagardo dastaketa eta musika izango dira, besteak beste. Igandean, azkeneko egunean, gereziondo ekitaldia, herri bazkaria, sukaldaritza lehiaketako sari banaketa eta Imuntzo eta Belokirekin erromeria egingo dute.

2. Bizkaiko bertsozale gazteen eguna, Iurretan
Bizkaiko bertsozale gazteen eguna antolatu dute, lehen aldiz, eta bihar izango da, Iurretan. Bizkaiko bertsozale gazteek elkar ezagutzeko edota euren harremanak sendotzeko helburuz sortu da. Askondoko arkupean elkartuko dira eguerdiko hamabietan, eta poteo musikatua egingo dute herrian zehar. Montoste elkartean bazkalduko dute eta bertan Aitor Etxebarriazarraga eta Iruri Altzerreka arituko dira bertsotan.

3. Sara Zozayaren kontzertua
Sara Zozaya donostiarra Aiaraldea Ekintzen Faktorian, Laudion, arituko da bihar zuzenean. Emanaldia 20.30ean hasiko da, bakarkako formatuan. 2023an Nara izeneko diskoa kaleratu zuen musikariak eta bere ibilbideko kantuak entzuteko aukera izango dute bertaratzen direnek.