Astebururako hiru plan proposamen

1. Gazte Festak eta Gazte Egunak
Astebukaera honetan toki batean baino gehiago izango dira Gazte Festak edo Gazte Eguna, esaterako Ugaon, Zerainen, eta Alegian. Biharko egunez izango dira hirurak. Ugaon, poteo musikatua, gazte bazkaria, elektrotxaranga eta kontzertuak antolatu dituzte. Zerainen, arratsaldeko seietatik aurrera, inguruko herrietako gazteen herri kirol txapelketa, sagardo dastaketa eta kontzertuak egingo dituzte. Alegiako gaztetxean, berriz, karro poteoa egingo dute eguerditik aurrera, ondoren bazkaria, bingoan, karro poteoa berriz, eta 23:00etatik aurrera, Marte Lasarte eta DJ Jotatxo arituko dira.
2. Loraldia Festibala, Bilbon
Bilboko Loraldia martxan da eta askotariko ekintzak daude egunotan, ezaugarri ezberdinetakoak. Gaur, Idoia Tapiaren arte eszenikoko performancea eta Bloñ musika taldearen kontzertua izango da Itsasmuseumen. Kristalezko zooa antzezlana taularatuko dute bihar eta etzi, Arriagan. Igandean, Palestinaren Mina izeneko emanaldia egingo dute Arraitz mendian. Aurrez, Goroldiorik ez (II). Izango garelako izan ziren ibilbide gidatua egingo dute San Mamesetik Arraitzera. Horretaz gain, arratsaldean, bertso saioa espekulatiboa ere egingo dute, Nerea Ibarzabal, Sustrai Colina eta Uxue Alberdirekin. Egitarau betea dute datozen asteetan, beraz, adi ibili!
3. Ødei-ren kontzertua, Biarritzen
Odei raperoak Terapia diskoa argitaratu zuen duela hiru urte, eta gaur lan berria, Goizegi Hiltzeko, aurkeztuko du Biarritzeko Atabal aretoan, 20:00etatik aurrera. Sarrerak doakoak dira, baina aurrez erreserbatu behar da hemen. Lan berria kalean eta zuzenekoak ere badatoz beraz. Hementxe giroa berotzeko disko berriko kantuetako bat.