Atala erdizka utzi duzu? Adimen Artifizial honek ikusitakoa laburtzen dizu
Erdizka utzitako atalak zure egunerokotasunaren zati dira. Batzuetan, mugikorrarekin adigabetzen zarelako eta sare sozialen batean harrapatuta amaitzen duzulako. Horrelako momentuetan atala etetea erabakitzen duzu, zure bizitzatik oharkabean igaro ez dadin. Beste batzuetan, etxean sartuta gelditzea baino plan askoz estimulagarriagoren bat sortzen zaizu, eta ezinbestean atala utzi beharra duzu. Eta beste batzuetan, besterik gabe, sofan lo geratzen zara. Normala da. Ez da ezer gertatzen. Ez da katakumerik hilko horregatik. Hala ere, logikoa denez, atala hurrengo egunean edo, batzuetan, bi edo hiru egun geroago berriro jartzen duzunean, ia ez zara gogoratzen zer gertatu zen ordura arte.
Bada gogoratzen lagunduko dizun norbait… tira, zerbait. X-Ray Recaps izeneko adimen artifizial bati buruz ari gara, Amazon-ek garatutakoa da eta laster bere Prime video streaming plataforman txertatuko du. Beta fasean egongo da oraindik eta soilik Estatu Batuetan. Dirudienez, aukera honekin atal horiek berriro gogoratuko ditugu. Zehazki, AA honek, ikusi dituzun minutuen laburpena egiten du testu laburren bitartez, elementu nagusiekin, garrantzizko datuak azpimarratuz eta bestelako xehetasunekin, baina, trama nagusiko elementuak ezagutzera eman gabe.
Zer esan nahi du honek?
Ez duzula spoilerren betiko mehatxu beldurgarriaz arduratu beharrik izango. X-Ray Recaps-ek ez dizu etorriko denari buruzko daturik emango, ez eta, telesailaren irakurketa sakonik egingo misterioak argitzeko. Hitz gutxitan esanda: ez dizu gozamena zapuztuko. Eta gainera, guztiz aukerakoa izango da da. Laguntzarik nahi ez baduzu eta memoria-lana egin, ez aktibatu aukera eta kito. Laguntza behar duzula sentitzen baduzu, aukera, atzera botatzeko ikonoaren bidez aktibatuko da xehetasunen orrian. Hiru aukera ezberdinen artean aukeratu ahalko da: atalaren laburpena, denboraldiaren laburpena edo aurreko denboraldiaren laburpena.
Momentuz, tresna hau ez da oraindik Euskal Herrira iritsi. Amazon probak egiten ari da eta data zehatzik ez badago ere, laster iristea desiratzen dugu askok.