Aupa Etxebeste... itxurakeriari, stop!
Hamabi urteren ondoren, euskarazko film luze bat helduko zaigu irailean zinema aretoetara: "Aupa Etxebeste!". Asier Altuna eta Telmo Esnal gipuzkoarrek zuzendutako pelikula hau Donostiako Nazioarteko Zinemaldian estreinatuko da, Zabaltegi sailean, eta ondoren, Hego Euskal Herri osoan ikusi ahal izango da.
Gure gizartean gero eta errotuago dagoen gaitza da itxurakeria. Telebista eta iragarkiek mundu idealak azaltzen dizkigute, eta besteen iritziei behar baino garrantzi handiagoa ematen diegu. Zenbat aldiz entzungo ote genuen "besteek zer esango dute?" galdera, gure amona, bizilagun edo familiako norbaiten ahotik? Hain zuzen, itxurakeriaren inguruko anekdota baten gisa hasi zena, istorio barregarria bilakatu dute Asier Altuna eta Telmo Esnal zuzendariek "Aupa Etxebeste!" filman.
"Aupa Etxebeste!" pelikulan Etxebeste familia da protagonista. Herri industrial batean bizi den familia diruduna da Etxebestetarrena. Baina arazo batzuk direla eta, familiako enpresa itxi egin beharko dute, eta hortxe hasiko dira arazoak: Etxebeste handiusteek nola onartuko dute xentimorik gabe geratu direla, eta oporretara joateko dirurik ez dutela? Beraz, gezurra esatea erabakiko dute: Marbellara doazela esango diote jende guztiari, baina etxean gordeta emango dituzte oporrak. Umore puntuaz azaldu dute Esnal eta Altunak familia berezi honen ataka, "Istorioan ageri den itxurakeria hori asko ikusten da eguneroko bizitzan, eta horregatik, tontokeria asko egiten ditugu. Istorioa pasadizo batetik jaio zen. Umoreaz baliatuz, kritika gogorra egiten diegu horrelako jokaereri", dio Asier Altunak.
Duela urte batzuk, Telmo Esnal eta Asier Altunak elkarrekin zuzendu zituzten "40 ezetz" eta "Txotx" film labur arrakastatsuak. "Txotx" izan zen biek elkarrekin egin zuten lehen film laburra. Istorioa, sagardotegi batean egindako afari batean sortu zen, upel bati buruz txorakeriak esaten hasi zirenean. Ondoren, Asier Altunak "Topeka" film laburra zuzendu zuen bere kabuz. Nahiz eta beste batzuen aginduetara lan egitera ohituta dauden, Esnalek eta Altunak zerbait egin nahi izan zuten beraien kabuz.
Hala, jauzi handia egon da, film labur haiek egitetik, "Aupa Etxebeste!" izeneko lehen film luze hau egitera. "Oso luzea egin zaigu "Aupa Etxebeste!"ren grabaketa. Gainera, erabaki gogorrak hartzeko garaian, bakarrik geunden. Hala ere, asko ikasi dugu esperientzia honetatik", azaldu digu Esnalek.
Aspaldiko partez, euskaraz
"Aupa Etxebeste!", azken hamabi urteotan Euskal Herrian egin den euskarazko lehen filma luzea da. Telmo Esnalen iritziz, "jendea ez dago ohituta zinea euskaraz ikustera. Esperientzia berria da, eta ez dakigu zer pasatuko den. Hala ere, garrantzitsuena ez da filma zein hizkuntzatan egiten den, kontatzen den istorioa baizik. Filma euskaraz egiten dugu, euskaldunak garelako, eta kitto". Bi zuzendarien hitzetan, filma saltzea da zailena, erdarazko filmeek euskarazkoek baino askoz merkatu handiagoa dutelako. Zailtasunak zailtasun, Esnal eta Altuna pozik daude euskaraz grabatzeko aukera izan dutelako.
Filmaren musika-banda egiteko, Javi P3z musikari donostiarraren laguntza izan zuten. Asier Altunak aurretik ere lan egin izan du Javi P3z-ekin. "Filma ia muntatuta eramaten genion, musika zein zatitan behar genuen esanez. Handik egun batzuetara joan, eta berak dena prest izaten zuen. Javiren lanarekin oso pozik gaude".
"Aupa Etxebeste!" filma irailean estreinatuko dute, Donostiako Zinemaldiko Zabaltegi sailean. "Duela gutxi, amets egin nuen egun horrekin. Orduan errespetua sartu zitzaidan! Donostiako Zinemaldia oso garrantzitsua da. Mundu guztiari, filma estreinatu orduko ikustera joateko esaten ari gara. Normalean, lehenengo asteburuan inor ez bada joaten, filma kendu egiten dute. Behingoz euskarazko film bat ikusteko aukera dugu, eta aukera aprobetxatu egin beharra daukagu" azpimarratu du Telmo Esnalek.