Aurtengo Loraldia festibala martxoaren 9tik 26ra Bilbon

Aurtengo Loraldia festibala martxoaren 9tik 26ra Bilbon Bederatzigarren edizioa izango da honakoa eta "Mailua gara!" leloa izango du. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/aurtengo-loraladia-festibala-martxoaren-9tik-26ra-bilbon/@@download/image/programaloraldia2023.jpg
2023/02/21

Testua: Jaione Dagdrømmer @hellehellei

Bederatzigarren edizioa izango da honakoa eta "Mailua gara!" leloa izango du.
Aurtengo Loraldia festibala martxoaren 9tik 26ra Bilbon

Udaberriarekin batera, aurten ere Loratuko da Loraldia Jaialdia. Datak jada ezagutzera eman dituzte: martxoaren 9an hasiko da eta 26ra arte luzatuko da. Egun horietan Bilboko txokoak kulturaz apainduko ditu jaialdiak.

Loraldia euskaraz sortzen diren askotariko kultur adierazpenentzako (musika, dantza, antzerkia, literatura...) erakusleiho garrantzitsua da. 2014. urtean sortu zuen izen bereko kultur elkarteak eta aurtengoa, jada, bederatzigarren edizioa izango da. 

Egitarauak amaiezina dirudi, gustu guztientzako arte adierazpenez osatuta baitago. Horregatik, hemen egitarau osoa, zuk zeuk gehien interesatzen zaizuna topatu dezazun. Webgune berean sarrera erosteko aukera ere badago.