Australiak, 16 urtetik beherakoei, sare sozialak debekatuko dizkie

Australiak, 16 urtetik beherakoei, sare sozialak debekatuko dizkie Australiako gobernuak iragarri duen lege berri batek 16 urtetik beherakoei sare sozialetan sartzea debekatuko die, haurrak babesteko asmoz. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/australiak-16-urtetik-beherakoei-sare-sozialak-debekatuko-dizkie/@@download/image/redes-sociales-klyD--1200x630@diario_abc.PNG
2024/11/25
Australiako gobernuak iragarri duen lege berri batek 16 urtetik beherakoei sare sozialetan sartzea debekatuko die, haurrak babesteko asmoz.
Australiak, 16 urtetik beherakoei, sare sozialak debekatuko dizkie

Lehen ministroak, Anthony Albanes-ek, adierazi duenez helburua teknologia enpresek adingabeak beren aplikazioen eraginetatik babesteko konpromisoa hartzea da.

“Etorkizuneko lege hau gurasoak laguntzeko izango da. Sare sozialek benetako kaltea egiten diete haurrei, eta horrekin amaitu nahi dut. Erantzukizuna ez da gurasoena edo gazteena izango. Ez da erabiltzaileentzako zigor edo isunik egongo", adierazi du Albanes-ek.

Lege berri honek Facebook, TikTok edo Instagram bezalako erakundeei adin-muga ezartzera behartuko die eta isunak jaso ditzakete muga hori erabiltzaileen artean betearazten ez badute.

Albanes-ek azaldu duenez, sare sozialen algoritmoek eduki kezkagarriak eskaintzen dizkiete haur eta nerabeei, kolektibo oso eragin erraza baita.

“Niri ere iristen zaizkit ikus nahi ez ditudan gauzak. Biana ez naiz 14 urteko nerabe bat… Neska gazteek gorputz jakin batzuen irudiak ikusten dituzte, eta horrek benetako eragina du beraiengan”, gehitu du.

Proiektuak Australiako alderdi nagusien babes zabala du, eta parlamentura, azaroaren amaieran iritsi aurretik, eskualdeko buruzagien artean aurkeztuko da. Hala ere, zenbait sektorek ekimena zalantzan jarri dute.

Australia sare sozialen edukia garbitzeko ahaleginetan lider bihurtu den herrialdeetako bat da. Gobernuak aurten desinformazioaren aurkako legea jarri zuen indarrean, eta horrek ahalmen handiak ematen dizkio erraldoi teknologikoei isunak ezartzeko, segurtasun betebeharrak ez betetzeagatik.

Izatez, Australiako internet-erregulatzailea borrokan ari da Elon Musken X (Twitter) sare sozialaren aurka, kaltegarriak diren edukiak ezabatzen ez dituela salatuz.