Australiak sare sozialetako sarbidea izateko gutxieneko adina ezarriko du

Australiak sare sozialetako sarbidea izateko gutxieneko adina ezarriko du Sare sozialak erabili ahal izateko gutxieneko adina 14 urtetan kokatu du. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/australiak-sare-sozialetako-sarbidea-izateko-gutxieneko-adina-ezarriko-du/@@download/image/pexels-cottonbro-5081918.jpg
2024/09/17
Sare sozialak erabili ahal izateko gutxieneko adina 14 urtetan kokatu du.
Australiak sare sozialetako sarbidea izateko gutxieneko adina ezarriko du

Australiak sare sozialetara sarbidea izateko gutxieneko adin bat jartzeko bidean da. Behin debekua indarrean jartzen denean 14 urtetik beherakoek ezingo dituzte sare sozialak erabili. Debeku honen ideia, sare sozialek gazteenen buru osasunean dituzten kalteen kezkak eragin du.

Herrialdeko lehen ministroak eragin negatiboetatik eta online aurki litezkeen arriskuetatik haurrak babesteko beharra nabarmendu du gurasoen kezken goraldiaren aurrean.

Legea urte bukatu baino lehen aurkeztea espero da. Honela, Australia, mota honetako debekuak ezarriko dituen lehenetariko herrialdea izango da.