Azken urtean euskaraz argitaratu duten emakume idazleak

Azken urtean euskaraz argitaratu duten emakume idazleak Iazko martxotik hona euskarazko lanak kaleratu dituzten emakume idazle eta itzultzaileen zerrenda osatu du Euskal Penek. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/azken-urtean-euskaraz-argitaratu-duten-emakume-idazleak/@@download/image/idazlea.png
2022/03/08

Testua: Maitane Legarreta Etxezarreta
@mailegetx

Iazko martxotik hona euskarazko lanak kaleratu dituzten emakume idazle eta itzultzaileen zerrenda osatu du Euskal Penek.
Azken urtean euskaraz argitaratu duten emakume idazleak

Euskal Pen klubak euskal literatura eta kultura atzerrian erakustea du xede, eta Emakumeen Nazioarteko Egunean, urtero, emakume idazleei eta euren lanari ikusgarritasuna eman eta aitortza egiten diete afixaren bidez. Kartelean martxotik martxora, urtebetean alegia, euskarazko lanen bat argitaratu duten emakume idazle eta itzultzaileak agertu ohi dira edota haiek kaleratu dituzten liburuak. Gainera, Euskal Herriko liburu-dendetako erakusleihoetan erakutsi ohi dituzte, liburu horiekin batera, emakumeek egindako literatura begi-bistan ipintzeko. 

Aurtengo kartelean ere emakume idazle eta itzultzaileak dira protagonista, 2021eko martxotik 2022ko martxora argitaratu dutenak. 83 idazle ageri dira guztira: Alaine Agirre, Katixa Agirre, Ixabel Agirresarobe, Maribel Aiertza, Goizane Aizpurua, Uxue Alberdi, Irene Aldasoro, Maialen Alfaro, Amaia Apalauza, Uxue Apaolaza, Oihana Arana, Irene Arrarats, Miren Arratibel, Nerea Arrien, Yolanda Arrieta, Garazi Arrula, Amaia Astobiza, Aintzane Atela, Bakarne Atxukarro, Lierni Azkargorta, Ainara Azpiazu, Maialen Berasategi, Leire Bilbao, Itxaro Borda, Teresa Calo, Dom Campistron, Olga de Dios, Itziar Diez de Ultzurrun, Arrate Egaña, Amaia Egidazu, Aiora Enparantza, Gaby Etchebarne, Kris Etxabe, Beatriz Fernandez, Eva Garcia Saenz de Urturi, Asun Garikano, Enara Garmendia, Irati Garmendia, Amancay Gaztañaga, Irati Goikoetxea, Miren Gorrotxategi, Jone Hualde, Irene Hurtado, Oihana Iguaran, Jone Irazu, Amaia Iturbide, Ana Jaka, Aiora Jaka, Irati Jimenez, Ane Labaka, Goiatz Labandibar, Mariasun Landa, Goizalde Landabaso, Colette Larraburu, Mirentxu Larrañaga, Yolanda Larreategi, Eva Linazasoro, Nerea Loiola, Gema Lopez de las Heras, Ana Malagon, Arrate Mardaras, Elena Martinez Rubio, Miren Agur Meabe, Bego Montorio, Ana Morales, Eider Rodriguez, Xuberoa Salanueva, Nora Salbotx, Raquel Samitier, Susana Sancho, Idoia Santamaria, Danele Sarriugarte, Marikita Tambourin, Amaia Telleria, Garazi Ugalde, Itziar Ugarte, Ana Urkiza, Patricia Urrutia, Aintzane Usandizaga, Leire Vargas, Esti Vivanco, Izaskun Zubialde eta Maixa Zugasti

Aurreko urteetan egindako afixak ere ikusgai daude euren webgunean. Bilduma hauek begi-bistan izanda, ez daukagu emakumeek egindako lan hauez urteko edozein egunetan gozatzeko aitzakiarik, beraz. Eta oraindik ere halakorik pentsatzen duenik bada, beste behin errepikatuko dugu, badaezpada: "Ez, emakumeen lanak ez dira emakumeentzat soilik, gizonezkoenak bezain unibertsalak eta kalitatezkoak izan daitezke, eta edonork irakur ditzake, izan gizonezko, izan emakumezko edo ez bitar". Irakurketa on!