Azkenaldian denbora hegan igarotzen dela iruditzen al zaizu?

Azkenaldian denbora hegan igarotzen dela iruditzen al zaizu? Objektiboki badakizu denbora beti abiadura berean igarotzen dela, baina benetan hala al da? Adituen arabera ez guztiz. Bi denbora mota bereizten dituzte: objektiboa eta denbora mentala, hau da, gure garunak igaro dela uste duen hori. Eta denbora mentalak nahi duena egiten du. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/azkenaldian-denbora-hegan-igarotzen-dela-iruditzen-zaizu/@@download/image/pexels-moose-photos-170195-1037993.jpg
2024/09/27
Objektiboki badakizu denbora beti abiadura berean igarotzen dela, baina benetan hala al da? Adituen arabera ez guztiz. Bi denbora mota bereizten dituzte: objektiboa eta denbora mentala, hau da, gure garunak igaro dela uste duen hori. Eta denbora mentalak nahi duena egiten du.
Azkenaldian denbora hegan igarotzen dela iruditzen al zaizu?

Denok sentitu dugu dibertitzen ari garenean denbora azkarrago doala, haurtzaroan motelago zihoala edota klase aspergarri baten erdian minutuak nekez igarotzen zirela. Aldi berean, sentitu dezakezu urtea motel doala, baina hilabeteak azkar igarotzen ari direla. Zerk eragiten du sentsazio arraro hau?

Komunitate zientifikoa oraindik ez da guztiz gai fenomeno hau zerk eragiten duen zehazteko. Alta, adituek argi dute gure denboraren hautemate subjektiboa ez dugula soilik momentuan sentitzen, baita denbora asko igaro ondoren ere. Adibidez, gure memoriak momentu jakin batean gauza asko biltegiratu ditzake interesa dugulako eta orduan, sentitzen dugu denbora hegan doala. Eta eskerrak denbora eta memoriaren arteko konbinazio hori dugun. Izan ere, adituen esanetan, hori ez bagenu betiere orainean biziko ginateke, Alzheimer gaixoen antzera.

Eta zure inguruan dagoen informazio horrek ere eragina du hautematean: aurpegi haserretuek neutroek baino gehiago irauten duten sentsazioa dugu, baina zoriontasun aurpegiak istant batean desagertzen direla iruditzen zaizkigu. Estimulu bisualek adibidez, soinu estimuluek baino gutxiago irauten dute gure memorian.

Beraz, gure burutik at, denborak konstante bat jarraitzen badu ere, bizitza aspergarria daraman pertsona batek, adibidez, mila bizitza bizi ditzake, izugarri dibertitzen den batekin alderatuta, nahiz eta ez duen konpentsatzen.