Azpeitiko sokamuturrari buruzko dokumentala egin dute
Zezen Beltz elkartearen eskutik dator eta larunbat honetan estreinatuko dute Azpeitiko Sanagustin kulturgunean.
Sokamuturra aski errotutako tradizioa da Azpeitian, eta hain justu lotura hori da Enekoitz Esnaola zuzendariak lan honetan islatu nahi izan duena. Larunbat arratsaldean hilak 26 emango dute lehenengo aldiz Sanagustin kulturgunean, 18:30etatik aurrera.
Estreinaldia eta gero, Zezen Beltz elkarteak DVDa hamar eurotan jarriko du salgai, herriko taberna eta denda batzuetan. Hala ere, trailerra dagoeneko ikusgai jarri dute Interneten.