Badator Literaturia, euskal letren plaza
Hemen da beste behin Literaturia, euskal letren plaza. Azken urteetan bezala, aurten ere Zarautzen egingo dute literatur jaialdia. Ohi bezala, liburu-azoka, liburu-aurkezpenak eta solasaldiak, eta emanaldiak eskainiko dituzte maiatzaren 25etik 28ra bitartean.
Egitarau oparoa prestatu dute aurtengo ediziorako; Garoa liburudendan aurkeztuko dira aurten argitaratutako liburu esanguratsuenak, eta Musika Plazan haurrentzako gunea eta azoka antolatuko dituzte.
Ispilua izango da ekitaldi guztiak bilduko dituen gaia; leloa, berriz, Literaturia gure isla da #gureisla. Hiru Damatxo Faktoriakoek, aurreko edizioen estiloari jarraiki, leloa oinarri hartutako aurkezpen bideoa prestatu dute. Gaiaren inguruan arituko dira ere jaialdian zehar; Nigan, ispilu batean bezala ikuskizunean, ispiluei buruz arituko dira liburu artean. Ispiluek dakiten guztia ikasten saiatzen, eta ez dakitena gozatzen. Izan ere, dakigula, ispilu bakar batek ere ez du oraindik musikarik egiten ikasi. Hitzak: Irati Jimenez. Musika eta ahotsa: Petti.
Egitarau guztia ezagutu nahi baduzu jo Literaturiaren webgunera.