Bagina, hitz eta pitz
Bere bagina inoiz ikusi ez eta orgasmorik izan ez duen emakumearena, orgasmoak izateko tailer batera aurrenekoz doan emakume batena, Balkanetako gerran bortxatu zutenarena... Denera, 12 emakumeren istorioak antzezlan bihurtuta. Zertaz ari garen? "Baginaren monologoak" obraz.
Emakumearen ugal-aparatuaren zatia; bulbatik umetokiraino doa. Uretraren atzean eta ondestearen aurrean dago. Ehun zutikorrezko eta giharrezko geruza bat du baginak, mukosaz estalia. Emakumezkoen barne organo sexuala da. EHUko Sexologia Hiztegiak hori dio baginari buruz. Definizio hutsetik askoz ere haratago joan nahi izan zuen Eve Enslerrek 1996ean, The Vagina Monologues antzezlana idatzi eta aurreneko aldiz taularatuko zuenean New Yorken. Ordutik hona, arrakasta itzela izan du. Horren adierazgarri, hainbat hizkuntzatara itzuli eta han eta hemen antzeztu izana. Hego Euskal Herrian gaztelaniazko bertsioa ikusi ahal izan genuen duela urte batzuk, eta hil honetatik aurrera, euskarazko bertsioa jarriko du oholtza gainean Txalo taldeak. Bi aktore gazte, Ainhoa Garai 27 urteko arrasatearra eta Aitziber Garmendia 28 urteko zaldibiarra, hamabi emakumeren larruan ariko dira eszenatokian. Bikote honek jarriko du bagina testuinguruan. Lehen pertsonan mintzatuko zaizkie ikusleei.
Nolakoa da Baginaren Monologoak? Gai nagusia bagina da, baina hainbat ikuspegitatik begiratuta. Horrelakoa da antzezlana, Ainhoa Garai aktorearen hitzetan. Obra interesgarria da, oraindik ere tabu den gai bat oso natural jorratzen duelako. Antzezlanak ikusleei pentsaraziko die, txipa aldatzeko gonbitea da, azaldu du Ainhoa Garaik. Komedia baten aurrean al gaude? Bada komedia, bai, eta ikusleek barre egingo dute, baina bada oso pasarte dramatikorik ere, bortxatutako emakume bosniarrarena, azaldu du Garaik. 12 pertsonaiak oso ezberdinak dira elkarren artean, eta hori da hain zuzen, lan zailena Garairen ustetan. Pertsonaia bakoitzari ukitu jakin bat eman behar diogu, ikusleak bereiz ditzan. Argi dago, beraz. Baginak du hitza.
Lagun batzuekin izandako solasaldiek piztu zioten Eve Enslerri antzezlana idazteko gogoa. 200 emakume elkarrizketatu zituen guztira: haurrak, amonak, transexualak, prostitutak, etxeko andreak, bortxatutako emakumeak... Iturri horietatik guztietatik edan eta gero, dozena bat istorio idatzi eta horiekin osatu zuen antzerki obra. Haren bizipen pertsonalek ere zeresana izan zuten, aitaren sexu abusuak jasan baitzituen. 1996tik hona oso aktore ezagunek izan dituzte ahotan haren bakarrizketak: Susan Sarandonek, Kate Winsletek eta Salma Hayekek, esaterako. Ensler bisexuala da; gizonezko batekin ezkonduta egon zen zenbait urtetan eta gaur egun emakume bat da bere bikotekidea. Une honetan utero minbizia sendatzeko tratamenduan da antzerkigile estatubatuarra.
Duela lau urte Tanttakak eraman zuen oholtzara emakumeen sexualitatea Emakumeak izarapean obrarekin. Aitziber Garmendia aritu zen obra horretan ere. Bere ustez, lan hura eta oraingoa oso ezberdinak dira. Biak emakumearen sexualitateari buruzkoak dira, biek dute komediatik eta dramatik, baina kontatzeko modua zeharo desberdina da. Emakumeak izarapenan-en pertsonaia bat irudikatu nuen eta haren eboluzioa ikusten zen. Orain, aldiz, pertsonaia askoren larruan ari naiz, baina momentuan kontatutako horrekin amaitzen da pertsonaia hori.

200 elkarrizketa

"Emakumeak izarapean" obraren ondotik