Bakardade literarioari buruz arituko dira Iban Zaldua eta Ana Malagon, Bilbon

Bakardade literarioari buruz arituko dira Iban Zaldua eta Ana Malagon, Bilbon Sormen prozesuaz eta bakardadearen eta sorkuntzaren arteko harremanaz arituko dira besteak beste. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/bakardade-literarioari-buruz-arituko-dira-iban-zaldua-eta-ana-malagon-bilbon/@@download/image/literatura.png
2024/09/16
Sormen prozesuaz eta bakardadearen eta sorkuntzaren arteko harremanaz arituko dira besteak beste.
Bakardade literarioari buruz arituko dira Iban Zaldua eta Ana Malagon, Bilbon

Literaturarekin elkarrizketak XXI. mendean zikloaren barruko saioa izango da bihar, Bidebarrieta Kulturgunean. Hitzaldiaren izenburua Literatura: bakardadearen leku jendetsu hori izango da eta Iban Zaldua eta Ana Malagon idazleak arituko dira solasean. ETB1eko Artefaktua saioko zuzendaria den Yolanda Mendiolak moderatuko du saioa.

Ipuinaren eta mikrokontakizunen generoko funtsezko alderdien inguruan hitz egingo dute. Besteak beste, gai hauek jorratuko dira: ipuinak bere jarduera literarioan duen garrantzia, errealismorako eta literatura fantastikorako dituen ikuspegiak, eta bien sormen-prozesua. Halaber, gogoeta egingo da pop kulturaren eraginaz, ironiaren erabileraz eta bakardadearen eta literatur sorkuntzaren arteko harremanaz. Gainera, gaur egungo euskal literatur joeretan ipuinak duen lekua aztertuko da.

Topaketa 19:00etan hasiko da, Bidebarrietako Liburutegiko Ekitaldi Aretoan, eta sarrera librea izango da. Bertaratzerik ez duenak  aurkezpena streaming bidez jarraitu ahal izango du Bidebarrieta Kulturguneko YouTube kanalean.