Banksy bueltan da, eta inoiz baino gordinago!
New York hiria Banksy kale artista ezagunaren hiru mural berrirekin esnatu da. Bere Instagrameko kontu ofizialaren bitartez zabaldu ditu aldarrikapen irudiak.
“Horma bat, arma oso boteretsua bat da. Norbait kolpekatzeko existitzen den gauzarik desatseginena”, zioen Banksy kale artista ezagunak, Exit throught the gift shop dokumentalean. Ingalaterran jaiotako artista misteriotsu honek, errealitate gordin, erreal eta satiriko bat islatu nahi izan du bere obra guztietan eta diskurtso hori azken muturreraino eramaten saiatu izan da beti. Irudi soil batekin, gure garuna astintzeko intentzioarekin azken finean.
Artista ezaguna albiste izan da berriz, New York hiria bere hiru mural berrirekin esnatu baita. Bere Instagrameko kontu ofizialaren bitartez zabaldu ditu aldarrikapen irudiak.
Lehena Zehra Dogan artista turkiarrari eskainitako irudia izan da, bere herrialdean (Turkian) hiru urteko kartzela zigorra bete beharko duen neska gaztea. Zergartik? Nusaydin herrialde kurduaren irudi suntsitua (armadaren erruz), bere pinturen bitartez salatu nahi izan zuelako.
Irudia #FREEzehradogan traolarekin batera zabaldu du sare sozialetan.
Beste biak aldiz, egungo sistema ekonomikoari kritika zorrotza egiteko helbuarekin marraztu dituen irudi hauek izan dira:
Gustuko al dituzu Banksy-ek erabiltzen dituen irudiak? Eraginkorrak iruditzen zaizkizu?