Barbara Goenaga, berezko sekuentziak
Goenkale telesailean ezagutu genuen duela urte mordoxka. Berehalaliluratu zituen ikusleak. Artaldeko ardi beltza, nabari zitzaion ursakonagoetan ibiltzeko arraina zela. Segituan iritsi zitzaizkioneskaintzak eta, ausardiaz, sorterria utzi zuen. Ordutik, dozena erdifilmetan parte hartu du Alkizako neska eder honek.
Emakume bat elkarrizketatzeko orduan, bazterkeriari buruzko galdera bat egin ohi da gehienetan. Zuri egiterakoan, ordea, ez zait halakorik bururatu: emakumea ongi tratatua da zinemaren munduan?
Ez dut horri buruz askorik pentsatu, egia esan, baina esango nuke baietz, nahikoa paretsu gabiltzala gizonak eta gu. Egia da gizonezkoek fan gehiago izaten dutela atzetik. Zinemaldian ikusi zen Miguel Anjel Silvestrek nolako eromena eragin zuen. Guk ez dugu horrelakorik Ez dakit, halako batez 200 mutil zure izena garrasika.
Aldiz, neskek ez al dituzue paper eskasagoak zineman? Protagonista gizonezkoa izan ohi da gehienetan, eta emakumea, berriz, satelitea, heroia maitemintzen duena eta abar.
Guk paper protagonista gutxiago dugu, hori egia da. Akaso eguneroko bizimoduan bezala gertatzen da.
Barbara Goenaga, zure bizitzaren protagonista zara: zuk utzi duzu sorterria, zu abiatu zara Madrilera ogia irabaztera Horrek ez al du erakusten, zinez, bizitzan ez dela hori ematen, hau da, zuek benetan zaretela protagonista?
Arrazoi duzu, beharbada. Gidoilariak gizonekoak dira gehienetan, eta hori filmetan islatzen dela esan genezake. Hala ere, gero eta neska gehiago gara. Duela gutxi, adibidez, New Yorken ibilitako neska bat ezagutu dut: Paola Ortiz, kristoren neska. Oso film labur politak egin ditu, eta orain luzemetraia bat prestatzen ari da, hiru neska dituena protagonista. Maribel Verdu eta biok arituko gara, oraindik bila dabiltzan hirugarren batekin. Pozik nago proiektuaren parte naizelako, sekulakoa baita Paola. Badira gehiago ere, Isabel Coixet edota Helena Taberna. Hasierako gogoetara itzuliz, ordea, nik uste oraindik badela nolabaiteko heredentzia matxista hortik zehar.
Batetik bestera zabiltza beti, agenda gainean
Ez pentsa! Izaten dira bolada batzuk lanez gainezka zabiltzana, baina, halako batean, egitekorik gabe aurkitu zaitezke, galduta bezala. Pentsa, filmazio bat tokatzen denean asteburuetan ere ez dugu libratzen: larunbatetan ere lan egiten dugu eta igandean, berriz, datorren asteko gidoi guztiak ikasi. Erritmo ikaragarria da hori. Baina, esan bezala, filmazioa amaitu ondoren, lanbide honen beste aro garrantzitsu bat hasten da. Eta ez da erraza. Erditze ondorengo depresioaren modukoa da, lanaldi ondoko depresioa.
Nola betetzen duzu ezereza?
Azkenaldian pilates egiten dut, eta ingelesa ikasten ari naiz.
Zer da pilates?
Yogaren modukoa da, antzekoa. Baita gimnastikarena ere, baina lasaia.
Eta laguntzen dizu?
Lagundu? Ez dakit nola azaldu: garrantzitsua ez da ekintza bera, denbora alferrik ez galtzea baizik, filmatze fasearen ondoren bizitzen jarraitzea. Norberak bere hautuak egiten ditu denborari etekina ateratzeko: ahots ikastaroak, arte ederrak
Filmazioak horren biziak izanda, lankideak indarrez sartuko dira zure bizitzan, eta sartu bezain azkar alde egin
Horrela da, bai. Fotogramas aldizkaria hartzen dugu tarteka, eta ikaratuta geratzen gara: Hara, hemen al dabil hau? To, eta beste hura!... Horrela ibiltzen gara, arrastoa aspaldi galdutako lankideak gogoratzen. Batzuk ez dituzu berriro ikusten, jende asko gara, eta lan gutxi dago.
Bitxia da hori entzutea. Kanpotik ikusita badirudi beti jende berak egiten duela lan.
Tira, moda kontua da hori. Zikloak. Beti han eta hemen aritzen diren lauzpabost kenduta (Penelope Cruz, Javier Bardem ), besteak moden menpe gaude. Aktore mordoa dago, ordea, eta, esan bezala, lan gutxi.
Glamourra deitzen duten horrek labankadaz betetako mundua dirudi
Jakina! Sekulako lehia dago. Baina ez dut uste beste lanbideetan, bulegoetan eta bestelakoetan, bestela izango denik, ezta? Maiz esaten da zinema munduan gabiltzanok ego handia dugula, baina sinetsita nago harategietan ere egoz ondo hornitutako jendea dabilela. Bakoitza den bezalakoa da, batean edo bestean. Glamourra aipatzen duzula, ordea, atentzioa ematen dit hitz hori horrenbeste entzuteak. Filmatze prozesuetan glamour gutxi izaten da. 13 lanorduko egun luzeak, besterik ez.
[Donostiako udaletxearen aurreko aldean bildu gara Barbararekin. Urgull mendira jo dugu patxada bila. Zinemaldia dela eta etorri da, eta familia giroan bi egun pasatuko ditu, ozta-ozta. Ahots ederra du, hauskorra, eztia. Hazi arren, umearen arrastoak galdu ez dituen horietakoa da eta, agian horregatik, bera babesteko sena esnarazten du besteongan. Hedabideekin aritzeko ohitura nabari zaio, savoir faire hori. Badaki bere intimitatea hesitzen hoztasun itxura eman gabe. Azaleko hizkuntza horren azpitik, baina, zinezko zerak agertzen zaizkio, itsaso azalean azaldu diren egur oholak bezala. Pertsonaia publikoaren eta neska gaztearen ñabardurak topatu daitezke berarekin hitz egiterakoan: bi nortasunen arteko norgehiagoka. Tentuz jokatzea komeni zaio, ordea: lehia handiko mundua aukeratu du bizitzeko. Glamourrez betetako luxu, poz eta lilurazko unibertso hori, zinez lan gogorra dela aitortzen du Barbarak. Eta aitortu ez ezik, nabarmendu egiten du. Dotore plantarik egin gabe, behartu gabe, burua hautsi gabe, polita izaten dakien neska da. Berezkoa du. Baina ez da munduari begira diezaioten eskatuz ibiltzen den horietakoa. Edertasun zuhurra du, sotila eta apala].
Kamera pizten denean, zer esaten diozu zeure buruari?
Ez diot ezer esaten. Oso kontzentratua izaten naiz une horretan. Nire munduan sartuta egoten naiz. Makillatzailea gerturatzen da han edo hemen konponketa bat egitera, edo jantzian hau edo beste ukitzera, eta ez dut sumatu ere egiten.
Sekuentzia amaituta, isiltasuna zabaltzen denean, ziurtasunik gabeko une horretan Onespena behar izaten duzu?
Talde-lana da. Uste dut energia moduko bat sortzen dela, eta denek dakigula ongi atera den. Emaitza benetan ona izan denean, berez sortzen da sentimendu hori, denak erne daudelako, edo gaudelako.
Badira zuzendari batzuk aktorea asko kontrolatzen dutenak, eta beste batzuk, ezer ere esaten ez dutenak: zein nahigo duzu zuk?
Desberdinak dira denak. Nacho Vigalondok, adibidez, zehatz-mehatz jakiten du zer nahi duen eta horren bila ibiltzen da. Pedro Almodovar ere horrelakoa dela entzun dut. Garbi daukate zer nahi duten eta euren txotxongilo bilakatzen gara. Beste batzuek, ordea, gehiago inprobisatzen dute eta zure iritzia entzun nahi izaten dute, ideiaren bat "erosteko". Ez dakit zer nahiago dudan. Agian, zuzendariak gauzak garbi edukitzea, horrek segurtasuna ematen didalako. Baina lan egiteko beste modua ere oso ona da askotan. Campanellaren zuzendaritzapean aritu nintzenean, adibidez, esaldi batekin borrokan nenbilela ikusi zuen, eta neronek esateko beste modu bat aurkitzeko eskatu zidan, erosoago egon nedin.
Aktoreak ederrak zarete, gehienetan.
Bai?
Ez?
Agian horrela dirudi.
Esango nuke, neskei, mutilei baino ederrago izatea eskatzen zaizuela.
Galdera zaila da hori. Aktore asko kalean ikusita ez dira horren ederrak. Uste dut "aura" moduko bat sortzen dela, eta eragin handia duela.
Duela 50 urteko aktoreak baino ederragoak zarete, ez duzu uste?
Tira, jar dezagun Scarlett Johanssonen adibidea. Nik uste ez dela horren neska ederra, baina berak badaki eder azaltzen. Hitz egiteko modu propioa du, eta mugitzekoa. Hala ere, hasierako galderara itzulita, agian bai, gizonei baino ederragoak izatea eskatu ohi zaigu.
Zure arrakasta eta edertasuna lotuta daudela esango zenuke?
Neska eder asko dago, ni baino politagoak 2.000 aurki ditzakezu! Ederra izateak laguntzen du. Baina baita ahots ona izateak, ongi ibiltzen jakiteak, egoki begiratzeak eta, jakina, lan egiten jakiteak. Edertasuna ez da aupegia bakarrik. Hor duzu Javier Bardem. Ez da batere guapoa, baina badaki erakargarri izaten.
Neskatila batek kaletik gelditu zaitu eta hauxe esan: nik zu bezalakoa izan nahiko nuke. Zer erantzungo zenioke?
Hasteko, ez nauela ezagutzen. Gure lanaren zati txiki bat besterik ez dela jendeak ezagutzen duena. Bakoitzak bere bidea egin behar du. Ni ez naiz aholkuak eman zalea, alderantziz, beti eskean ibiltzen naiz
Besteen onespena behar izaten duzu?
Antzezle bezala ez, badut fede pixka bat niregan. Tira, agian senideena, baina horiei ere ez diet galdetzen: nahikoa zait begirada txikiekin.
Garai batean bazirudien Madril zela hemengo aktoreen mugarria, baina mugimendu asko ikusten da azken aldian. AEBetara nahiz Europara. Gero eta jende gehiago dabil hara eta hona, ezta? Luiso Berdejo, Koldo Serra, Unax Ugalde
Asko bidaiatzen duen belaunaldia gara, gauza arrunta da guretzako. AEBak, gainera, gertu daude, askok uste baino gertuago. Eta handik hona ere asko etortzen dira: Jim Jarmusch, Steven Soderbergh, Woody Allen Garai batean AEBetara joatea ameskeria zen, baina gaur egun ez. Ez dago mugarik, hizkuntzarena ez bada. Nik ez dut gogo berezirik ateratzeko, baina bai erakartzen nauten proiektuetan parte hartzeko. Joateak, gainera, ez du han geldituko zarenik esan nahi. Lagun asko ditut hara joan, paper txikiak egin, eta segituan itzuli direnak.
Iaz, Unai Elorriagaren SPrako tranbia liburuan oinarrituta, Un Poco de chocolate filma aurkeztu zenuten [Aitzol Aramaiok zuzendutakoa]; zein sentimendu geratu zaizu?
Film berezia izan zen, oso polita, altxor txiki bat. Liburua irakurrita neukan, eta gustuko nuen. Gainera, Hector Alterio eta Julieta Serranorekin lan eginda nengoen lehenago, eta berezia izan zen berriro haiekin aritzea. Ramon Barea eta Gorka Otxoa ere ezagutzen nituen.
Ikusleen harreraz iritzirik baduzu?
Egia esan, filma eginda, pixka bat ahaztu egiten duzu kontua, hori ez dagokizulako zuri. Baina, orohar, iritsi zaidan sentipena da istorio ederra dela. Ikusteko atsegina, polita eta poetikoa.
Ia film erdia hitzik egin gabe pasatu zenuen, ordea!
Gidoian banuen esaldi bat edo beste, baina filmazioan kendu genituen. Hau esango banu?, galdetzen nuen tarteka, baina gero ohartzen ginen ez zela beharrezkoa, ez zuela inongo ekarpenik egiten. Eta txintik esan gabe jarraitzea erabaki genuen.
La buena nueva-ri dagokionean [Helena Tabernaren filma, hil honetan estreinatuko da], Margari izeneko irakaslea zara
Bai. Hasieran emakume eskuindarra da oso, erabat katolikoa. Baina 36ko gerra hasterakoan, gertakari gogor batek erabat aldatuko ditu gauzak. Bere bizimodua, pentsamendua dena. Hor azaltzen da Unax Ugalderen papera, apaizarena.
Helena Taberna, nolakoa da lan egiteko?
Energia askoko emakumea da, eta urteak zeramatzan istorio hau kontatzeko gogoz. Landuta zeukan guztia. Gainera, benetako gertakarietan oinarritu du filma, eta gertutik eragiten dio kontakizunak. Nahikoa zorrotza da lan egiteko, baina, era berean, badaki jendearen proposamenak entzuten. Harreman estua du aktoreekin.
Euskal Herrian istorio asko eta asko geratu dira filmatu gabe; Ez dok hamairu, Chillida, Oteiza Hauek AEBetan gertatu izan balira, zineman leudeke aspaldi
Baliteke, bai Egia da istorio gogoangarri mordoa dagoela.
Bat aipatzearren, adibidez, zure aitaren "biopika" bururatzen zait: Juan Luis Goenagaren istorioa Izebak, Aizpea Goenagak, zuzendu zezakeen eta zuk zure amaren papera bete.
Oso polita! Ideia ona, bai. Ederra litzateke! Diru asko behar da horrelako gauza bat egiteko, ordea, eta zaila da Euskal Herria hain herri txikia izanda
Zer egingo zenuke aktore ez izateko hautua egin bazenu?
Askotan egin diot galdera nire buruari. Familiak Aurrera jatetxea izan du 90 urtez eta sukaldaritza, adibidez, gertukoa zait. Nire zaletasunetako bat da.
Horra filmatu gabeko beste istorio gogoangarri bat: euskal sukaldaritza berriaren jaiotza
Egia! Gainera gauza asko dago kontatzeko. Erakargarria zait ideia.
Film bat: Vacas, The Goodfather
Liburua: Sprako tranbia. Filma egin ondoren gehiago gustatzen zait.
Aktorea: Ez naiz batere mitozalea, baina Donostia Saria eman berri diotenez, Meryl Streep. Beti ongi aritzen den aktorea da.
Platera: Bisigua labean, edo tomate on bat entsaladan.
Musika: Sigur Rós. Finlandiako taldea da, eta Benicassimen ikusi nituen.

Barbara Goenagaren kuttunak