Bartzelonako zoologiko honek ateak itxiko ditu parke animalista moduan irekitzeko

Europako lehen parke animalistan bilakatuko dute zoo izandako leku hau.

127 urtez zoologiko bezala funtzionatu ondoren, bertako administrazioak gobernuko buruzagitzarekin batera animalientzako aukera onena dena burutzeko erabakia hartu dute.

Zoologiko honetan 2.000 animalia daude 300 espezietakoak. Hauek lekuan bertan zainduko dituzte beraien heriotzara arte desagertze arriskuan daudenak kenduta; hauen kasuan, naturan barneratuko dituzte.

Horrela, Bartzelonakoa Europako lehen parke “animalista” izango da. Hemendik aurrera, animalia hauek baldintza hobeagotan bizi ahal izango dira eta ez kaioletan bizirauten soilik. Beraz, laster zoologikoak bere ateak itxiko ditu eta animaliak kontserbatzeko plana martxan jarriko dute. Ea beste zoologikoek Bartzelonako zooak irekitako bidea jarraitzen duten.