Baskoniak balentria handia egin du

Gasteizko saskibaloi taldeak ACB Liga eskuratu du. Finalerdietan Real Madril kanporatu ostean, finalean, Bartzelonari hiru partida jarraian irabazi dizkio.


Caja Laboral Baskoniak 79-78 irabazi du azken partida ezin zirraragarriagoan. Neurketa berdinduta bukatu ostean, Bartzelonak aurrea hartu zuen luzapenean baina azken segundoetan, Fernando San Emeterioren bi saskiratzeri esker, partida eta Liga etxeratu zituen Baskoniak. Festa handia izan zen Buesa Arena kiroldegian atzo, eta ondorengo egunetan omenaldia egingo diote taldeari zaleek eta erakundeek.