Bazkalostekoak...

72 urteko Linda Titus eta 62 urteko Garry Wells atxilotu ditu poliziak Kalifornian, jatetxe bateko aparkalekuan larrua jotzea leporatuta. Bazkalosteko postrearena azken bururaino eraman zuen bikoteak eta gainontzeko bezeroek den-dena ikusi omen zuten leiho handietatik. Jatetxeko jabeek hots egin zioten poliziari.