Beltza Weekend musika jaialdia martxan da Iruñean

Beltza Weekend musika jaialdia martxan da Iruñean Stone Foundation talde britainiarra izango da jaialdian. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/beltza-weekend-musika-jaialdia-martxan-da-irunean/@@download/image/stone_foundation-b6db4718.jpeg
2024/09/06
Stone Foundation talde britainiarra izango da jaialdian.
Beltza Weekend musika jaialdia martxan da Iruñean

Soul eta R&B doinuak ardatz dituen Beltza Weekend jaialdiaren seigarren edizioa egiten ari dira Iruñean egunotan. 

Jaialdian joko duen talde esanguratsuetako bat Stone Foundation izango da, soul eta funk talde britainiarra. 25. urteurrena ospatzeko Europako biraren barruko kontzertua izango da. New Yorkeko  Daddy Long Legs taldeak ere joko du gaur.

Herbehereetako The Tibbs taldea ere arituko da gaur, soul klasikoz girotuko ditu bazterrak. Taldeak Keep It to Yourself disko berria aurkeztuko du. Erresuma Batutik iritsiko da Aisha Khan, The Rajahs bere taldearekin batera, eta bihar joko dute 

Doako emanaldia ere egingo dute bihar, eta Les Testarudes talde kataluniarra izango da protagonista. Ska eta reggaea maite duten bederatzi emakumek osatzen dute taldea, eta Zaldi Zuria Ostatuan egiten den bermu-saioa girotuko dute.