Beltza Weekend musika jaialdia martxan da Iruñean
Stone Foundation talde britainiarra izango da jaialdian.
Soul eta R&B doinuak ardatz dituen Beltza Weekend jaialdiaren seigarren edizioa egiten ari dira Iruñean egunotan.
Jaialdian joko duen talde esanguratsuetako bat Stone Foundation izango da, soul eta funk talde britainiarra. 25. urteurrena ospatzeko Europako biraren barruko kontzertua izango da. New Yorkeko Daddy Long Legs taldeak ere joko du gaur.
Herbehereetako The Tibbs taldea ere arituko da gaur, soul klasikoz girotuko ditu bazterrak. Taldeak Keep It to Yourself disko berria aurkeztuko du. Erresuma Batutik iritsiko da Aisha Khan, The Rajahs bere taldearekin batera, eta bihar joko dute
Doako emanaldia ere egingo dute bihar, eta Les Testarudes talde kataluniarra izango da protagonista. Ska eta reggaea maite duten bederatzi emakumek osatzen dute taldea, eta Zaldi Zuria Ostatuan egiten den bermu-saioa girotuko dute.