Benetan arrakastatsua Ika Mizkaren Eibarko saioa
Iragan ostegunean, azaroak 14, Ika Mizka 2013 zirkuituaren bigarren geraldia egin genuen Eibarren. Bertan parte hartu zuten 12 pertsona ospetsuak, baita EHUren Industria Ingeniaritza Teknikoko Unibertsitate Eskolako gazteak ere, ezin hobeto aritu ziren beren gogoeta partekatu eta irizpideak elkarrekin trukatzen. Azken eta hirugarren geraldia Irunen egingo dugu, abenduaren 3an!
Egun euritsua izanagatik ere, Eibarko eta inguruko herrietako gazteak gogotsu etorri ziren Ika Mizka 2013 zirkuituaren bigarren saiora. Nerea Alias aurkezlea gidari eta beste 11 aurpegi ezagun solaskide zituztela, 10:00etan eman zioten hasiera lehenengo txandari, eta zizka-mizka artean, arin joan zen lehen ordu eta erdia. Haien ostean etorri zen bigarren ikasle taldea, 100dik gora lagun orotara, eta gai interesgarri bezain korapilatsuak jarri zituzten mahai-gainean: euskaraz bizitzeko dituzten zailtasunak, beren hautuak, inguruan dituztenen jarrerak, sentimenduak, esperientziak… guztia partekatu eta eztabaidatu zuten.
Telmo Esnal zine zuzendari, Jurdan Ezenarro 101 Gaztelu saioko lehiakide, Jon Andueza idazle eta aktoreare, Iker Lauroba musikari, Jasone Osoro idazle, Alex Txikon mendizale, Eneko Sagardoy eta Ylenia Baglietto Goenkaleko aktore, Jon Esnaola eta Javi Rodil Ze Esatek! taldeko musikari eta Ane Urkiola gidoigile eta kutur eragilearentzat ere esperientzia polita izan zen, eta gustura egon ziren haiek ere gazteekin berriketan.
13:00ak inguruan amaitu zituzten mahai-inguruak, eta segidan ikasleek eurek prestatutako bertso, musika eta dantza saioari eman zioten hasieran. Dena den, aurpegi ezagunek eta egitasmoaren antolatzaileek ere haiekin dantza egin eta kantatzeko aukera izan zuten.
Parte hartzaile guztiek oso positiboki baloratu zuten saioa, eta etorkizunean ere berauetan aritzeko asmoa azaldu zuten.
Azken saioa, Irunen
Hala, abenduaren 3an emango diogu amaiera aurtengo zirkuituari Mondragon Unibertsitatearen Irungo Enpresagintza Fakultatean, Bidasoako Campusean. Oraindik gehiegi aurreratu ezin dugun arren, pertsonaia oso interesgarriek hartuko dute parte bertan. Beraz, adi egon, eta zuk ere bertan izan nahi baduzu, eman izena lotura honetan.