Benito Lertxundi eta euskal RAPa? Euskaraldi Clash!

Benito Lertxundi eta euskal RAPa? Euskaraldi Clash! Euskaraldiak irauten duen bitartean, rapero ezberdinen eta Lertxundiren ekarpenak biltzen dituzten bideoak zabalduko dituzte; ez galdu! https://www.gaztezulo.eus/albisteak/benito-lertxundi-eta-euskal-rapa-euskaraldi-clash/@@download/image/Captura de pantalla 2018-11-28 a las 08.43.46.png
2018/11/28
berria
Euskaraldiak irauten duen bitartean, rapero ezberdinen eta Lertxundiren ekarpenak biltzen dituzten bideoak zabalduko dituzte; ez galdu!
Benito Lertxundi eta euskal RAPa? Euskaraldi Clash!

Abenduaren 3ra arte, eta MUAK.eus iniziatibaren eskutik, Euskal Herriko hainbat raperoen lanak eta Benito Lertxundiren ekarpenak biltzen dituen bideo sorta plazaratuko da. Euskaraldi Clash da ekimenaren izena, eta bere helburu nagusia, Euskal Herriko RAPa sustatzea eta gogora ekartzea.

Kontzeptu berri bat da, bertan hitzak dira protagonista eta hitzek belaunaldi ezberdinak eta bestelako estiloak elkartzen dituzte. Gaur egungo sortzaileak ez ezik, Benito Lertxundik ere iniziatiban kolaboratzen du, izan ere, gaur egun inkonformista izaten jarraitzen duen Ez Dok Amairu  mugimendu abangoardista ihardukitzaileko kide izan zen.

Halaber, gaur eguneko euskal raperoak belaunaldi inkonformista berri baten ordezkariak dira, eta Ez Dok Amairuren filosofiarekin parekotasun handia dute. Gorpuzkingz, 2Zio, La Basu eta Arrano Pertxa dira ekimenean parte hartu duten raperoak. Hauetaz gain Peru Iparragirrek izan du zutabea idaztearen ardura, Maiana Agorrody marrazkilariak ilustrazioa egin du eta Jokin Etcheverriak
kontzeptua sortu eta zuzendu du. Irudia eta Edizioa Gattiken Produkzioak landu ditu. Ea gustatzen zaizkizuen!