Berbaxerka jokoa Berria egunkariaren webgunean integratu da
Orain Berbaxerka jolasean aritzeko Berria egunkariaren webgunera jo beharko da, bertan integratu baitute.
Hori bai, jokoaren mekanikak berdin jarraituko du, beti ere Euskaltzaindiaren hiztegiaren bertsioarekin. Gainera, jokoaren garatzaileek, Berriaren euskara arduradunen laguntzarekin onartutako hitzen zerrendaren orrazketa egin dute.
Berrikuntzak ere badakartza elkarlan honek. "Egun tematikoak" bezalako berrikuntza batzuk etor litezkeela ohartarazi dute, esate baterako martxoaren 8an, emakumearen nazioarteko egunean, antolatu zen joko bereziaren ildokoak.
Berrikuntza horiek kenduta, jokoak orain arteko funtzionamendu berdina izango du: jolasa egunero bukatzen da, puntuak ez dira gordetzen, ez dago sailkapenik eta gauerdian joko berri bat hasten da. Jolasteko gogoz? Bada sakatu hemen eta gozatu!