Bertsopaper lehiaketa Nafarroan
Bertsolaritza eta bertso jarrien idazketa bultzatu eta sustatzeko helburuarekin, Iruñeko Udalak eta Nafarroako Bertsozale Elkarteak Bertsopaper Lehiaketa antolatu dute. Nafarroan jaio edo bertan bizi diren egileek har dezakete parte.
Aurkeztutako lanek gai eta neurri librea izango dute eta euskaraz idatziak izan beharko dute, jatorrizkoak eta argitaratu gabeak. Halaber, bertsoen doinua zehaztu beharko da.
Hiru kategoria ezarri dira, eta horietako bakoitzean hiruna sari. A kategorian 2008an edo ondoren jaiotakoak izango dira, B kategorian 2004 eta 2007 artekoak, eta C kategorian 2003an edo lehenago sortutakoak. A eta B kategorietan egileek hiru bertsopaper aurkeztu ditzakete gehienez ere, eta C kategorian, berriz, lan bakarra.
Oinarriak hemen daude jasoak.
Parte-hartzaileek haien lana eta parte hartzeko datuak aurkeztu beharko dituzte horretarako prestatutako formularioa betez. Lanak jasotzeko azken eguna irailaren 30a izango da. Epaimahaia Nafarroako Bertsozale Elkarteak izendatuko du eta bertsolaritzaren arloko hiru adituk osatuko dute. Sari-banaketa udazkenean egingo dute.