Besape ia erreala

Robotek ahalik eta itxura humanoena izan dezaten tematuta dabiltza batzuk. Zentzu horretan antropomorfologian aurrerapen handiak egin diren arren, bada aspektu bat oraindik landu beharrekoa: usainak. Gizakiok usain bereziak igortzen ditugu egoera desberdinetan (lotsatuta gaudenean, kitzikatuta, izututa, urduri…). Errealitatera hurbiltzeko ahalegin horretan urrats bat aurrera egin dute besape hiper-errealista bat diseinatuta.