Beste belaunaldiekin alderatuta Z belaunaldia da sexu “kinky”-a naturaltasun handienez praktikatzen duena

Aurreiritzi zaharretatik askatu den lehen belaunaldia ote?

Fantasia sexual kinky-ak beti egon dira hor. Ez dituzte egungo gazteek asmatu. Belaunaldi zaharragoek ere, sekula aitortuko ez dituzten gauzak irudikatzen zituzten. Bai, baita zure gurasoek ere. Kontua da, belaunaldi zaharragoek praktika sexual horiek euren buruan erreproduzitzera mugatzen zirela. Gen Z-koek praktikan jartzen dituzte. Feelds eta Justin Lehmiller ikertzaileak elkarlanean berriki egindako iketa baten arabera Z belaunaldia BDSM sexua gehien praktikatzen duten belaunaldia da. Gustuko dute eta ez dute tabuen zamarik sentitzen.

Aldi berean, beste artikulu batean kontatu genizuen bezala, Z belaunaldia monogamiaz gehien gozatzen dutenen belaunaldia ere bada. Alta, harreman horren barruan, kinky praktikak martxan jartzera gehien ausartzen dena da. Dualtasun bitxi eta ederra da: sexu atipikoa, rol jokoak martxan jartzen dituena, baina beti ere bi aldeen onespenarekin eta betiko bikote egonkorrarekin. Alabaina, bada joera honek kezka sortzen dionik ere, BDSMrako joera hori, pornoagatik ote den galdetzen duenik.

Praktikak praktika, gogoratu, komunikazioa funtsezkoa dela edozein harreman sexualetan eta guztien onespena ezinbestekoa dela.