Gizonezkoak elkarrekin azaltzeagatik, 12 000 jarraitzaile galdu dituen konpainia

Gustu txarreko broma dirudien arren, tamalez, egia da. Oraindik, gizarte homofobiko batean bizi garenaren azken adibidea dugu hau; 'Suitsupply' gizonezkoen moda konpainiak, hainbat gizonezko musukatzen ikusi daitezkeen argazkiak erabili ditu bere azken kanpainarako. Geroztik Instagramen 12 000 jarraitzaile galdu ditu!

Argitalpen guztiak mezu homofobo lotsagarriz bete dira geroztik, eta esan bezala, jarraitzaile kopurua beherantz egin du nabarmen. Kanpainak, teorian mundu guztiak normalizatua izan beharko lukeen errealitate bat adierazten du, baina erreakzioak ikusita, oraindik gizarte homofobo baten azpian bizi garenaren isla bilakatu dela dirudi. 

Hauek kanpainaren argazki batzuk:

 

 

 

Hori bai, follower-ak galdu dituen arren, ziur luzarora, marka ezagutzen ez zuten jarraitzaile ugari irabaziko dituela, eta bide horretatik badoaz, aitzindari bilakatu daitezkeela.

Zein da zure iritzia?