Bi telesail daniar estreinatu dituzte Primeran plataforman

Bi telesail daniar estreinatu dituzte Primeran plataforman Komediazko bi lan dira, eta jatorrizko bertsioan ikus daitezke, euskarazko azpidatziekin. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/bi-telesail-daniar-estreinatu-dituzte-primeran-plataforman/@@download/image/telesail daniarra.png
2024/08/23
Komediazko bi lan dira, eta jatorrizko bertsioan ikus daitezke, euskarazko azpidatziekin.
Bi telesail daniar estreinatu dituzte Primeran plataforman

Primeran plataformaren fikziozko edukien atalean beste bi lan berri argitaratu dituzte, biak telesaik danimarkarrak. Bata, Kaosa izeneko ikus-entzunezkoa da, eta bestea, berriz, Ahalegina.

Kaosa (Lars Kaalund, 2023) lanaren protagonista telebistako aurkezle bat da, Lisa. Zuzendaritza berriak saioa zaharkitua geratu dela uste izango dute eta bere ibilbidearen eta identitatearen inguruko ezusteko krisialdian murgilduko da Lisa. Bere bizitza arrunta hankaz gora jarriko da Johannes abenturazalea ezagutzen duenean. 

Ahalegina (Mads Rosenkrantz Grage eta Anders Morgenthaler, 2021) telesailean, berriz, 23 urteko Sebastian gaztea eta bere lagunak ezagutuko ditu ikus-entzuleak. Gurasoek erabaki bat hartzera behartuko dute Sebastian bideojokalaria: jokatzeari utzi eta ikasi ala etxetik alde egin. Mutilak gaming taldea sortuko due bere lagun minekin batera.

Bi telesailak jatorrizko hizkuntzan ikus daitezke, euskarazko azpitituluekin. Zortzi atalez osatuta daude biak, eta ordu erdi inguruko iraupena dute.