Bideojokoak usaintzeko aukera?

Bideojokoak usaintzeko aukera? Sony-k benetako usainak sartu nahi ditu bideojokoetan, esperientzia errealagoa izan dadin. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/bideojokoak-usaintzeko-aukera/@@download/image/the-last-of-us.png
2025/01/16

Testua: Maitane Legarreta
@mailegetx

Sony-k benetako usainak sartu nahi ditu bideojokoetan, esperientzia errealagoa izan dadin.
Bideojokoak usaintzeko aukera?

Errealitate birtualak gero eta garrantzi handiagoa du, eta bideojokoetan jokalariei gero eta esperientzia errealagoak biziarazteko helburua dute sortzaileek. Hori lortzeko teknologian inbertitzen ari dira konpainiak, eta Sony aurreratuta dabil langintza horretan.

Jokoetako ingurugiroa usaintzeko teknologia kontzeptualaren berri eman dute. The Last of Us jokoaren proba bat aurkeztu dute, eta bertan agertzen den onddo ustela usain dezake jokalariak. Oraindik ez dute iragarri zenbat denbora falta den teknologia hau jokoetan txertatzeko.

Bideojokoetako jokalariak jada imajinatzen ari dira zenbait ingurunek edo pertsonaiak zer usain izango duten. Batzuk ez daude ados, ez dutelako uste bideojokoen esperientzia hobetuko denik usaimenaren kontuarengatik. Beste batzuentzat, aldiz, jokoetan gehiago murgiltzeko aukera erakargarria da. Bestalde, kontuan izan behar da, jokoen inguruaren arabera, usainak atseginagoak ala jasanezinagoak izan daitezkeela.

Zer iruditzen zaizu zuri? Zer nahiago duzu, usaindu ala irudimena erabili?