Bigarren eskuko azoka Eskifaia kofradiaren eskutik

Geroz eta gertuago dago Donostiako Aste Nagusia, eta Piratak hasi dira aurtengo programako berrikuntzak aireratzen.

Hilaren 14ean eztanda egingo du Donostiako Aste Nagusiak, eta Piratak lanean ari dira, mota guztietako entretenimendua eskaintzeko prestaketetan murgilduta. Aurtengo berritasunen artena, Aste Nagusian bigarren eskuko azoka egingo du Eskifaia kofradiak. Hain zuzen ere, hilaren 15ean egingo dute Lastan goizeko 11etan. “Hartu eta emanari ekin eta eman bizia etxean hautsez josita duzun edozeri!”, adierazi dute kofradiako kideek. Gauzak ematearen truke deskontuak eskainiko dituzte.

Hala, ostiral honetan, abuztuak 4, materialaren bilketa egingo dute kaiko sarreran, 17:00etan. Abuztuaren 11ra arte bilduko dute azokarako materiala.