Bikotean edo bakarrik? Zer da hobea? Zientziak erantzun interesgarriak ditu

Bikotean edo bakarrik? Zer da hobea? Zientziak erantzun interesgarriak ditu Zer da hobea bakarrik edo bikotean egotea? https://www.gaztezulo.eus/albisteak/bikotean-edo-bakarrik-zientziak-erantzun-interesgarriak-ditu/@@download/image/pexels-pavel-danilyuk-7234268.jpg
2024/11/27
Zer da hobea bakarrik edo bikotean egotea?
Bikotean edo bakarrik? Zer da hobea? Zientziak erantzun interesgarriak ditu

Galdera zaharrari, bi ikerketek erantzun berriak ekarri dizkiote, eta agian harrituko zaituzte.

Bakarrik dauden emakumeak zoriontasuna berrasmatzen ari dira
Social Psychological and Personality Science-ek argitaratutako ikerketa baten arabera, bikoterik ez duten emakumeak, bakarrik dauden gizonezkoak baino zoriontsuago izan litezkeela frogatu du. Zergatik?

Ikerlarien arabera, bakarrik dauden emakumeek askatasunaz gehiago gozatzen dute eta bikote bat bilatzeko interes gutxiago dute. Erromantikotasunaren esparrutik kanpoko harremanak, adiskidetasunarenak adibidez, esanguratsuagoak eta lagungarriagoak zaizkie. Azkenik, bikote harreman heterosexualetan, etxeko lanen erantzunkizuna, emakumeen gain jartzen da askotan eta horregatik, emakume askok uko egiten diote harreman tradizionalak edukitzeari. 

Gainera, emakumeak gero eta independenteagoak diren mundu honetan, bikotean egoteari ez diote abantaila ekonomikorik ikusten zenbaitzuk.

Harreman osasuntsuak = zoriontasun handiagoa
Alabaina, Evolutionary Psychological Science-ek argitaratutako beste ikerketa batek, hamabi herrialdetako 6.300 pertsona baino gehiago aztertu ditu, eta ondorioztatu du harreman positibo eta osasuntsuetan daudenek asebetetasun maila altuagoa dutela. Baina, kontuz! Gakoa ez da "bikotean egotea" soilik, harreman hori osasuntsua eta asebetegarria izatea baizik. Hau da, hazten laguntzen eta errespetatzen zaituen norbaitekin egoteak ongizate emozional handiagoa ekar diezazuke. Harremanaren kalitateak, harremana izateak baino askoz gehiago balio du.

Beraz, zein da ondorioa?
Ez dago erantzun zuzen bakarra. Lehendabizi zerk egiten gaituen zoriontsu ulertu behar dugu eta ondoren hori lehenetsi. Bakarrik gustura bazaude, aurrera, berdin zure bikotearekin zoriontsu bazara. Gakoa norbere burua ezagutzea da eta zure egoera sentimentala dena delakoa izan da ere, zoriontasuna eta ongizatea eskaintzen dizkizula ziurtatzea.