Bilboko dantza eskolek kalean bistaratuko dute euren jarduna
Hiriko hamaika akademia eta dantza eskolek hartuko dute parte igandean Gasaren Plazan izango den erakustaldian.
Bilboko Dantzaguneak Kalera! ekimenaren bigarren ediziok bertako dantza eskolen lana kalera aterako du. Programa honen helburua hiriko dantza akademien lana ikusarazi, eta irakasleei eta ikasleei babesa adieraztea da. Horretaz gain, hiriko bizilagunekin beren lanaren fruituak partekatu, eta balleta, euskal dantzak, flamenkoa, funkya, saltsa eta halako diziplinak erakutsi nahi dituzte.
Hiriko hamaika dantza eskolak hartuko dute parte. Escuela de Danza Igor Yebra, Danza Maria Fernanda, Escuela De Danza Miriam, Ballets Olaeta, Estudio de Ballet Clasico Teresa Gonzalez Ardanaz, eta All Dance ikasleen emanaldiak izango dira ikusgai, 12:00etatik aurrera, Gasaren plazan. Bigarren txandan, berriz, Escuela De Ballet Tamara Blanco-k, Escuela De Danza Sara Etxebarri-k, Estudio De Ballet Ana Maria Aurrecoechea-k, Bilbao Baila Dantza Eskola-k, eta Dena Bilbao-k parte hartuko dute. Arratsaldeko 17:00etan hasiko dira azken hauek. Gainera, Panpotx Kultur Taldeak alaituko du giroa tarteetan.