Bilboko Dantza Eskolen emanaldiak izango dira asteburuan

Bilboko Dantza Eskolen emanaldiak izango dira asteburuan Hamabost akademiak eta dantza eskolek parte hartuko dute. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/bilboko-dantza-eskolen-emanaldiak-izango-dira-asteburuan/@@download/image/DANTZAGUNE Z.jpeg
2023/06/02
Hamabost akademiak eta dantza eskolek parte hartuko dute.
Bilboko Dantza Eskolen emanaldiak izango dira asteburuan

Bihar eta etzi, ekainak 3 eta 4, Bilboko Dantzaguneak Kalera programaren hirugarren edizioa egingo dute Gas Plazan. Hiriko hamabost dantza eskolek parte hartuko dute eta doako emanaldiak eskainiko dituzte. Dantza akademien lana ikusaraztea da helburua, eta hainbat dantza mota izango dira ikusgai: baleta, euskal dantzak, flamenkoa, funkya edota saltsa. 

Bihar, 12:00etatik aurrera, Escuela de Danza Igor Yebra, Ballets Olaeta, Danza María Fernanda, Arte 8 eta Escuela de Danza Miriam arituko dira.

Arratsaldean, 17:00etatik aurrera, Estudio de Ballet Clásico Teresa González Ardanaz, Dena Bilbao, Escuela de Ballet Tamara Blanco, Escuela de Ballet Roser Carres eta Escuela de Danza Sara Etxebarriko ikasleak taularatuko dira.

Igandean, 12:00etatik aurrera, Escuela de Ballet Eva, Bilbao Baila Dantza Eskola, Estudio de Ballet Saioa Ibañez Romero, All Dance, eta Dantzertirekin itxiko dute egitaraua.