Bilbon egiten den Sormen Teknologien Nazioarteko Jaialdia ezagutzen al duzu?

Bilbon egiten den Sormen Teknologien Nazioarteko Jaialdia ezagutzen al duzu? Asteburuan askotariko tailerrak egingo dituzte eta jaialdian garatutako proiektuak aurkeztuko dituzte. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/bilbon-egiten-den-sormen-teknologien-nazioarteko-jaialdia-ezagutzen-al-duzu/@@download/image/IMG_0254.jpg
2024/11/22
Asteburuan askotariko tailerrak egingo dituzte eta jaialdian garatutako proiektuak aurkeztuko dituzte.
Bilbon egiten den Sormen Teknologien Nazioarteko Jaialdia ezagutzen al duzu?

Asteburu honetan hainbat ekitaldik itxiko dute Maker Faire Bilbao Sormen Teknologien Nazioarteko Jaialdia, Bilboko Deustuko Erribera kaleko Open espazioan, Artiach Fabrika Zaharrean. Hainbat ekintza mota izango dira bertan.

Batetik, larunbatean, Futuribles Tailerra egingo dute. Etorkizun desiragarri edo alternatiboak proiektatzera bideratutako jarduera da, zientzia irekia, diseinu espekulatiboa eta prototipatu azkarra konbinatzen dituena, IA eta bionika teknologiak erabiliz. Tailerrak biohacking-a, gamifikazio-teknikak eta 3D eskaneatzea eta prototipatze azkarreko tresnak ditu, pentsamendu kritikoa eta esperimentazio praktikoa estimulatzeko. Eguerdiko hamabietatik arratsaldeko seietara izango da.

Larunbatean eta igandean, sortzaile botanikoen inguruko tailerra izango da. Parte-hartzaileek sendabelarren propietateak arakatuko dituzte, teak, esfoliatzaileak, olioak eta lurrun-bainuak sortuko dituzte, eta herbario-ezagutzaren eta artisau-erremedioen altxor bat eraman ahal izango dute etxera. Lehenengo egunean herbalismoari eta tinturak/teak egiteari buruzko sarrera egingo da, eta bigarrenean, berriz, belar-prestakinak, esfoliatzaileak, olioak eta lurrunak barne hartuko dituzte. Tailerra Xochitl Bernadette Moreno indigenen eskubideen aldeko aktibista eta Essential Fam proiektuaren sortzaileak emango du.

Bestetik, sormen-teknologiei buruzko tailerrak antolatu dituzte familia zein publiko osoarentzat larunbatean eta igandean. Doan eman daiteke izena Maker Faire Bilbaoren webgunearen bidez. Bost eta hamar urte bitarteko haurrentzako argi lanparen inguruko tailerra egingo dute. Pila batekin, LED batekin eta inklinazio-sentsore batekin, lanpara dibertigarri bat eraikiko dute. Zortzi urtetik aurrerakoei zuzendutako Robot Blinky tailerra ere izango da, soldadura eta elektronikan hasteko. LED argiak, transistoreak, kondentsadoreak eta pilak soldatzen ikasiko dute. Drawdio tailerrean, berriz, edozein objektu tresna bihurtzen ikasiko dute, gorputzaren erresistentzia soinu bihurtzen duen zirkuitu bati esker. Zirkuitu elektronikoek nola funtzionatzen duten modu ludikoan ikasiko dute, arkatz sintetizadore bat sortuz. Hau ere zortzi urtetik aurrerakoentzat.

Bestalde, zainketei lotutako jarduerak ere egingo dituzte, antzinako jakinduriatik datozen tresnen bidez. Mandala Lunar tailerra eta aurkezpena izango da igandean, 12:30etik 13:00etara.

Azkenik, Maker Faire Bilbao jaialdiaren bi asteetan garatutako proiektuak aurkeztuko dituzte igandean, 13:00etatik 14:00etara.