Bime Live

Festibala BECen ospatuko da urriaren 28tik 30era. Imagine Dragons taldearekin batera arituko dira Benjamine Clementine, Astronautalis eta Iron & Wine. Musikarien eta musikaren industriako profesionalen arteko zubi lana egiteko jaio zen festibaleko kontzertuetaz gozatzeko sarrerak salgai daude dagoeneko. 64 euroko balioa dauka bonoak eta 44 eurokoa eguneko sarrerak; prezioari kudeaketa gastuak gehitu behar zaizkio.