Bio-Busa: Giza kakekin funtzionatzen duen lehen autobusa

Bio-Busa: Giza kakekin funtzionatzen duen lehen autobusa Ingalaterran estreinatu da eta bere funtzionamendurako giza gorotzak eta elikagai hondakinak erabiltzen ditu. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/bio-bus-giza-kakekin-funtzionatzen-duen-lehen-autobusa/@@download/image/Captura de pantalla 2024-08-26 a las 10.55.23.png
2024/08/27
Ingalaterran estreinatu da eta bere funtzionamendurako giza gorotzak eta elikagai hondakinak erabiltzen ditu.
Bio-Busa: Giza kakekin funtzionatzen duen lehen autobusa

Ingalaterrak giza kakekin mugitzen den lehen autobusa asmatu du eta ohiko autobus batek baino %97 gutxiago kutsatzen du.

Bristol hirian zehar ibiltzen da biral bilakatu den autobus hau. Berau mugitzeko urtero milioika metro kubiko hondakin-ur eta gutxienez 35 mila tona elikagai-hondakin behar ditu.

Hondakin hauek anaerobika digestoaren bitartez berotzen dira, biometanoa (gas naturala) sortuz. GENeco erakundea da asmakizun honen sortzailea eta ziurtatzen du ez duela usain txarrik sortzen, igortzen duen kea ez dela kolore beltzekoa eta ez duela kutsatzen. Aldiz, diesel gasolinarekin funtzionatzen duen autobus batek 40 toxiko ezberdin igortzen ditu.

Biogas deitutako erregaia beraz berriztagarria da, hondakin organikoetatik sortzen da eta beraz, etorkizunean kontutan hartu beharrekoa izango da bizitzeko moduko planeta bat nahi badugu, bederen.