Bizikletari itsatsita

Datuen arabera, Johannesburg (Hegoafrika) munduko hiririk arriskutsuenetako bat da. Eta ez da barre egiteko kontua, gero; bertako lapur batzuek, behintzat, torturatzaile joera argia dute eta. Duela gutxi, kasu gogor baten berri izan du poliziak: etxean sartu ondoren, lapurrek etxeko jabea bizikletari itsatsita utzi zuten kola indartsua baliatuta. Ezpainak ere erantsi zizkioten eta, oihukatu ezinean, hiru ordu pasatu zituen bizikleta gainean emaztea etxera bueltatu arte.