Bizirik dauden robotak

Bizirik dauden robotak Zeluletatik abiatutako biobotak sortzea lortu dute; ez da zientzi fizkioa! https://www.gaztezulo.eus/albisteak/bizirik-dauden-robotak/@@download/image/1578934364_490067_1578938232_noticia_normal.jpg
2020/01/15

Ane Urrutikoetxea @aneurruti

Zeluletatik abiatutako biobotak sortzea lortu dute; ez da zientzi fizkioa!
Bizirik dauden robotak

AEBetako zientzialari talde batek igelen zelulak erabili ditu biobotak sortzeko; astebete irauten dute oraingoz, eta hamaika aplikaziotarako ateak ireki dituzte aurkikuntzarekin.

Hain zuzen, kutsadurari aurre egiteko, mikroebakuntzetarako, farmaziaren mundurako.... eta oraindik kontuta izan ez diren hamaika gauzetarako balioko dute biobotek. Baina aurkikuntzak eztabaida moral eta etikoak ere piztuko ditu, izan ere, makinen eta izaki bizidunen arteko lerro fina zeharkatu berri du zientziak

Baina, zer da zehazki biobot bat? Zeluletatik abiatuta diseinatutako robotak dira. Kasu honetan, Xenopus laevis izeneko igel afrikarraren azkazalak erabili dituzte robot horiek sortzeko. Ehun zelula inguru soilik erabili dituzte, eta sortutako biobot horiek ez dute milimetro bat baino gehiago neurtzen. 

Baina sortutako biobot guztiak ez dira berdinak. Funtzio ezberdinak betetzeko diseinatu dituzte, eta ezberdintasunak txertatutako zelula uzkurgarri eta pasiboen kokapenean aurkitu daitezke. Gauzak horrela, biobotaren kokapenak alde batera ala bestera mugitzeko ahalmena eskaintzen du, eta baita zirkuluetan mugitzekoa ere. Objektuak harrapatzeko aukera ere badute, eta garrantzitsuena, taldean lan egiteko gaitasuna dute. Gainera, nahiko iraunkorrak dira, eta apurtuta, osatzeko gaitasuna dute. 

Astebetera desagertzen dira, beren zelulak suntsitzen direnean; horregatik, erabat biodegradagarriak dira. Oraingoz, baina, ez dira ugaltzen. Jarraian burura datorkigun galdera zera da; izaki biziduntzat hartu ditzakegu?

 

BIOROBOTEN INGURUAN GEHIAGO JAKIN NAHI BADUZU...