BizkaIdatz literatura-lehiaketan parte hartzeko epea zabaldu dute

BizkaIdatz literatura-lehiaketan parte hartzeko epea zabaldu dute Euskarazko edo gaztelaniazko istorio hasierei jarraipena eman, eta idazlanak irailaren 6ra arteko epean aurkeztu behar dira. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/bizkaidatz-literatura-lehiaketaren-parte-hartzeko-epea-zabaldu-dute/@@download/image/503807810_202406141113281635095_26114.jpeg
2024/07/05
Euskarazko edo gaztelaniazko istorio hasierei jarraipena eman, eta idazlanak irailaren 6ra arteko epean aurkeztu behar dira.
BizkaIdatz literatura-lehiaketan parte hartzeko epea zabaldu dute

BizkaIdatz literatura-sarien xedea herritarren artean literatura-sorkuntza bultzatzea eta sustatzea izaten da, eta parte-hartzaileek idazle batek proposatutako istorio hastapen bati jarraipena eman behar izaten diote, planteatutako pertsonaietara eta egoeretara egokituz.

Aurten, Elena Fernández Alonsoren Egizu Match testua da euskarazkoa, eta gaztelaniaz, berriz, Gonzalo Arranz Ayalaren Los preparadores. Bi kontakizunen azalak Mikel Apodakak diseinatu ditu.

Kontakizunek gutxienez 12 orrialde eta gehienez 15 izan behar dituzte, eta irailaren 6ra arte aurkeztu ahal izango dira Laguntza, erregistro eta herritarren arretarako bulegoan, egoitza elektronikoaren bidez, edo Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidean jasotako moduetan: erregistro publikoak, posta-bulegoak, etab.