"Black Mirror" telesailean azaldutako zenbat teknologia dira errealitate 2024an?

"Black Mirror" telesailean azaldutako zenbat teknologia dira errealitate 2024an? 2011n estreinatu zen "Black Mirror" telesail ezagunaren lehen atala. Ordutik, urtetxo batzuk pasa dira. 2024 honetan bertan azaldutako zenbat teknologia bihurtu dira errealitate? https://www.gaztezulo.eus/albisteak/black-mirror-telesailean-azaldutako-zenbat-teknologia-dira-errealitate-2024an/@@download/image/Captura de pantalla 2024-10-09 a las 12.40.54.png
2024/10/15
2011n estreinatu zen "Black Mirror" telesail ezagunaren lehen atala. Ordutik, urtetxo batzuk pasa dira. 2024 honetan bertan azaldutako zenbat teknologia bihurtu dira errealitate?
"Black Mirror" telesailean azaldutako zenbat teknologia dira errealitate 2024an?

Hemen doaz zer pentsatua ematen duten hamar adibide harrigarri.

1. Hildakoak berpizten dituzten abatarrak / 2. denboraldia, 1. atala
Atal honetan bere hildako mutil lagunaren simulazio batekin hizketan dabilen emakume bat azaltzen da. Atalak, maite ditugunen simulazioak sortzeak dituen eragin emozionalak eta inplikazio etikoak mahai gaineratzen ditu.


Txinan jada erabiltzen da Adimen Artifiziala (AA) hildakoen abatar digitalak sortzeko eta simulazio horiekin hitz egin liteke. Gainera, Replika eta Eternime bezalako erakundeek hildako pertsonen nortasuna birsortuko duen AA baten garapenean dabiltza. 



2. Abatarrek gizakiak ordezkatu dituzte politikan / 2. denboraldia, 3. atala
Waldo da ataleko protagonista. Pertsonaia animatu bat presidente posturako hautagaietako bat da. Atalak, politikan eta gizartean, abatar digitalek duten eraginean sakontzen du.



Urte honetako ekainean Erresuma Batuan azaldu zen “AI Steve”, AA bat da, Brightoneko parlamentura aurkeztu zena hautagaia moduan. AA erabiltzen zuen boto emaileekin komunikatzeko eta euren iritzietan oinarritutako politikak garatzeko.



3. Erle baten neurriko dronak / 3. denboraldia, 6. atala
Atal honetan, desagertutako erleak ordezkatzen dituzte erle-robotak azaltzen dira. Eurak arduratzen dira loreak polinizatzeaz. Hackeatu egiten dituzte, ordea, arma hilkor moduan erabili eta kaosa zabaltzeko.



Harvard-eko ikertzaileek erle baten neurriko dronak sortu dituzte. Dron hauek hegan egin dezakete eta intsektu hauen lanak kopiatu. Gainera, Walmart-ek loreak polinizatzeko dronak garatu ditu, benetako erleen murrizketari aurre egiteko helburuz.


4. Txakur robota / 4. denboraldia, 5. atala
Mundu post-apokaliptikoan, biziraun duen pertsona bakarti batek txakur robot gupidagabe bat du atzetik. Robot hauek edozein mehatxu ehizatu eta ezabatzeko diseinatuak daude.


Errealitatean, Boston Dynamics erakundeak Spot deitutako txakur robotak sortu ditu. Hauen egitekoa arriskutsuak diren guneak ikuskatzea da. Robot hauek hainbat industriatan txertatzen ari dira, sekulako autonomia eta gaitasunak dituztela erakutsiz.



5. Giza bateria bilakatutako pertsonak / 1. denboraldia, 2. atala
Etorkizun distopiko batean, pertsonak ziegetan bizi dira. Bizikleta estatikoetan pedalei eragiten azaltzen dira energia sortzeko eta “merituak” irabazteko. Meritu horiek ondasunak erosi edo euren bizitza monotonotik ihes egiteko beta eskaintzen diete.


Bideoa ezin baduzu ikusi sakatu hemen.

Brasilen, badira espetxeak, non bertako presoek, energia sortu eta euren kondenak murrizteko bizikletak pedalei eragiten ibiltzen direnak. 
 

6. Kameradun lentillak / 1. denboraldia, 3. atala

Atal honetan pertsonek ikusten duten guztia grabatzen duten lentillak erabiltzen dituzte, ondoren, nahi dituzten momentu guztiak berriz ere bizi ahal izateko.

Oraindik kameradun lentillak existitzen ez badira ere, Samsung erakundeak patentea erregistratu du. Gainera, Meta-ren Ray-Ban Stories bezalako betaurrekoak jada gai dira argazkiak eta bideoak egiteko erabiltzailearen ikuspegitik.


7. Pertsonak kalifikatu / 3. denboraldia / 1. atala
Elkarrekintza sozial bakoitza kalifikatua den mundu batean gaude. Norberaren puntuazioak bere estatus soziala erabakitzen du eta horren arabera, zerbitzu batzuetara sarbidea duzu ala ez. Lacie, ataleko protagonistak, bizitza hobeago bat amets, bere puntuazioa hobetzeko borrokan dabil.


Bizitza errealean, kalifikazio sozialeko sistemak jada existitzen dira. Txinan Kreditu Sozialeko Sistema bat erabiltzen da. Sistema horrek hiritarrak kalifikatzen ditu, bakoitzaren jokabidearen arabera. Semaforoa gorrian gurutzatzeak edo zorduna izateak zenbait hegalditako deskontuak galtzea eragin lezake edo hipoteka-kredituak ezin eskuratu ahal izatea. 


8. Playtest / 3. denboraldia, 2. atala

Atal honetan,
Cooper-ek errealitate birtualeko esperimentu batean parte hartzen du. Esperimentua berehala amesgaizto bihurtzen da, simulatutako munduan galtzeak dituen arriskuak azaleraziz.



Apple
Vision Pro edo Meta Quest bezalako gailuekin erabiltzaileak mundu birtualean murgiltzen aukera du jada. Nahiz eta, gure egungo esperientziak ez diren horren muturrekoak. 




9. Inplante neuronalak / 4. denboraldia, 2. atala

Atal honetan, ama batek bere alabari gailu bat
inplantatzen dio garunean, berau monitoreatu eta bere ongizatea denbora errealean kontrolatu ahal izateko. Muturreko zainketa erakusten du. 



Egun, Elon Musk-en Neuralink erakundea inplante neuronalak garatzen ari da garuna monitorizatu eta gaixotasunak tratatzeko. Jada lortu da ordenagailuak eta bideojokoak garunarekin soilik kontrolatzea, nahiz eta oraindik osasunari buruz eta pribatutasunari buruz galdera asko planteatzen dituen. 

10. Ibilgailu autonomoekin egindako banaketak / 4. denboraldia, 3. atala

Arkitektu batek istripu bat ezkutatu nahi du, teknologia aurreratutako ikertzaile bat bere oroitzapenetan sartzen saiatzen den bitartean. Oroitzapenean furgoneta autonomo bat agertzen da pizza banatzen. 

Egun, Toyota eta Pizza Hut erakundeak bat eginda, e-Palette garatzeko lanean dabiltza. Pizzak banatuko dituen ibilgailu autonomoa litzateke, gidaririk gabea.