BookTok: Literatura maite dutenentzako TikTok-eko txokoa

#BookTok etiketarekin ehunaka erabiltzailek, munduko edozein txokotatik, euren liburu kutunen berri ematen dute.

TikTok-eko algoritmoa ondo entrenatua baduzu, ziurrenik orduak eta orduak eman ditzakezu pantailari finko begira. Izan ere, bideoek zure inkontzientetik ateratakoak dirudite. Bada, literatura zalea bazara, TikTok-eko txoko hau interesatuko zaizu: BookTok.

Sare sozial txinatarrean sortu den mugimendu da. Bertan, etiketa hau erabiltzen duten erabiltzaileek liburuak gomendatzen dituzte, elkarrekin irakurketak egin, parodiak… BookTok-en ingelesezko merkatua horren arrakastatsua izan da, ezen TikTok-ek ingelesezko argitaletxe bat sortuko duela Estatu Batuetan. 

Guztia pandemian hasi zen. Etxean aspertua geundenean liburu gehiago erosten hasi ginen eta aldi berean, baita sare sozialak gehiago kontsumitzen ere. Bi horien baturak bultzatu zuen #booktok etiketa haztea. Erabiltzaileak liburua gomendatzen hasi ziren eta momentuko best seller-a zer iruditu zitzaien komentatzen hasi ziren. 

Honek badu aurrekari bat: BookTube. Youtuben hasi zen, eta irakurzaletasuna zuten pertsonek euren komunitatea sortu zuten. Kontua da, TikTok irekiagoa dela, eta askorik irakurtzen ez duenari ere iritsi ahal zaizkiola honelako bideoak.

Beraz, askorik irakurtzen ez duzunetakoa bazara, baina istorio erromantikoak gustuko badituzu adibidez, zure feed-era gaiarekin zerikusia duen liburu baten irakurketa bat iritsi liezazuke. Izan ere, hau da BookTok-en defendatzaileek diotena: literatura audientzia berrietara hurbiltzen laguntzen duela.