‘Bot’ak indarrez datoz eta oraindik ez dakizu zer diren!
Telefonoz makina batekin hitz egitea gustatzen ez zaion horietako bat baldin bazara, erne datorrenarekin. Adimen artifizialean oinarritutako programak egon badaude, eta pixkanaka beraiekin hitz egiten joango zara zure bizitzako momentu askotan. Hala ere, oraingoan ez bezala, komunikazioaren beste aldean pertsona bat ez dagoela konturatzeko gai izango zara?
Adimen artifizialean oinarrituta, ekintza zehatzak eta gizakiaren jarrera imitatu dezaketen programa informatiko autonomoak dira Botak. Asko laguntzaile pertsonal bezala dira ezagunak eta ospetsuenak Applek garatutako Siri, Googlen Google Now eta Microsoften Cortana dira. Hauei esker, pelikula futuristetan ikusten duguna geroz eta gertuago daukagu. Eguneroko ekintzetan laguntzen digute. Esaterako, goizero jaikitzen naizenean, Google Nowek eguraldiaren iragarpena emateaz gain, lanera joateko zenbat denbora beharko dudan esaten dit, eta nire agenda begiratuz, bilera batera joateko noiz irten behar dudan jakinarazten dit. Bestalde, mezu bat idatzi, beste bilera baten data finkatu edo interneten bilaketa bat burutzen laguntzen dit askotan.
Azken finean, horrelako programek gurekin harreman bat mantentzen dute gure eguneroko bizitza errazagoa egiteko. Kontzeptu hau oinarritzat hartuz, Botak aurkitzen ditugu. Botak ez dira instalatu beharreko aplikazioak. Bot bat, garatzailearen zerbitzarian instalatuta dago eta honek finkatutako zerbitzu ezberdinak eskaintzen dizkigu. Bota eta gure arteko harremana elkarrizketa arrunt bat bezala ematen da, baina bi pertsonen arteko elkarrizketa izan beharrean, programa informatiko baten eta pertsona baten artekoa izango da. Adibide gisa, hotel batean erreserba eskaintzen duen Bot batekin komunikatzen hasten garenean (hitzez zein idatziz), errespetuz agurtu bezain pronto, zenbat logela eta zein egunetarako behar ditugun galdetuko digu. Segidan, gure erantzunaren arabera, beste hainbat galdera ezberdin etorriko dira gure erreserba osoa burutu arte.
Mezularitza programetan
Gehien bat arlo honetan hedatzen ari dira Botak. Telegramek denbora dexente darama robot hauek eskaintzen eta Facebookek bere Messeneger aplikazioarentzat Botak garatzeko prozesua azaldu du. Telegramen eskuragarri ditugun robotak gifak, irudiak, Youtubeko bideoak eta musika dira. Adibide gisa, gure aplikazioaren elkarrizketa batean gaudela, gif bat bidali nahi badugu, @gif eta zein motakoa den adieraziz, Botak eskuragarri dituen mota horietako gif guztiak eskainiko dizkigu. Messenger plataforman ordea, eguraldiaren berri izateko Ponchorekin hitz egin dezakegu.
Microsoft eta bere ‘Bot’ arrazista
Microsoftek, Tay izeneko Bot bat jarri zuen martxan Twitteren. Honek, nerabe baten adimena zuen, eta Twitter bidez izandako elkarrizketen ondorioz, gauza berriak ikasten zituen. Ideia oso ona izan arren, gazteek gaiztakerietan ibiltzeko aukera paregabea ikusi zuten eta elkarrizketa ezberdinak direla medio, Tay arrazista hutsa bihurtzea lortu zuten. Microsoften robota ideologia faxista zuten tweetak bidaltzen hasi zen eta ondorioz, Tay baztertu behar izan zuten.
Etorkizun oparoa
Nahiz eta Tayren proiektua ez den aurreikusi bezala gertatu, teknologia honen etorkizuna oso oparoa izango dela aurreratu dezakegu. Oraindik bide luzea dago egiteke, baina robot batekin hitz egiten ari garela ohartuko ez garen eguna gertu da. Orain gure Smartphoneko Botekin hitz egiten dugun moduan, gure inguruan ditugun objektuekin hizketan arituko gara laster.