BROKOLIA MINBIZIAREN AURKA
Ez da beharbada populartasun gehien duen barazkia jakinagatik hamaika onura dituela. Haatik, beste bat deskubritu berri dute brokoliak duen molekula bat ezinbestekoa izan daitekeela minbiziaren aurka.
Oraindik brokolia pozarren eta gogo biziz irensteko arrazoi nahikorik ez bazenuen, ikerketa berri honen ondoren ez duzu aitzakiarik izango. Minbiziaren aurka borrokatzeko ezinbesteko osagaia omen du azken ikerketa onen arabera. Brokolia barazki emankorreko familiakoa da. Familia berean daude azalorea eta aza ere, eta biek ala biek ere molekula hau dute.
Pertsona askori bere zaporea gustatzen ez zaion arren, barazki honek duen molekulak minbizidun tumorearen handitzeaz arduratzen den gena desaktibatzen duela jakin berri da. Pier Paolo Pandolfi izan da ikerketa honen zuzendaria eta berak dioenez, aurkikuntza honek minbiziaren aurkako tratamendu berriak sortzeko balio lezake.
Horrez gain, deskubritu zuten WWP1 deitzen den molekulak tumorearen jarduera ezabatzailea gainditzen duen entzima sortzen duela. Horregatik, ikerketa honetan oinarrituz, egunean 2,7 kilo brokoli jatea gomendatzen da, egosi gabe ahal bada, bere propietateak ez galtzeko eta horrela minbiziaren aurka dituen onurak eskuratzeko.
Ziurrenik egunean 2,7 kilo brokoli jan behar dituzula irakurtzea ez da guztiz berri ona, baina ez esan ez dela bikaina pentsatzea zure amonak arrazoia zuela, zure protesten gainetik, esaten zizunean brokolia jan behar zenuela. Zenbat duen ikasteko amonengandik zientziak!