"Bultza euskaltegiak! Bultza euskara!" lemapean AEK-K 80 EKITALDITIK GORA ANTOLATU DITU IGANDERAKO

Korrikarik ez da egongo aurten, baina euskalduntze mugimenduaren garrantzia azpimarratzeari ez dio utzi nahi izan AEK-k.

Honela, osasun-neurrietara egokitutako ekitaldi xumeak antolatu ditu martxoaren 28ra, igandea. Honela Euskal Herriko herrialde guztietan eguerdiko 12:00etan jarduerak egongo dira. 

Bultza euskaltegiak! Bultza euskara! aldarrikatzeaz gain, bi abesti entzungo dira herri guztietan: Euskal Herrian Euskaraz ezaguna eta egun horretarako bereziki sortutako Lekukoa mingainean, bertso-rapa. 

Horretaz gain, herri batzuetan ekintza batzuk ere antolatuko dira: bertsolariak, musikariak beste gauzen artean. Izan ere, Korrika atzeratu behar izateak zuloa eragin duela AEK-ren aurrekontuan adierazi du antolakuntzak eta zorpetze horri aurre egiteko herritarren sostengua behar dutela. Ekarpenak hemen egin daitezke, eta noski, igandeko ekitaldi guztien informazioa hemen. Parte hartu eta bultza euskara!