Casey Laraeren 'Sirenak' erakusketa zabalduko dute gaur Donostiako Okendo Kultur Etxean

Casey Laraeren 'Sirenak' erakusketa zabalduko dute gaur Donostiako Okendo Kultur Etxean Zurriolako hondartzan bainatzen diren emakumeen argazkiak eta itsasoaren kondizioak ditu abiapuntu argazki bildumak. Abuztuaren 23era arte bisitatu ahal izango da erakusketa. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/casey-laraeren-sirenak-erakusketa-zabalduko-dute-gaur-donostiako-okendo-kultur-etxean/@@download/image/foto kom A3-twisterJesse.jpg
2024/06/27
Zurriolako hondartzan bainatzen diren emakumeen argazkiak eta itsasoaren kondizioak ditu abiapuntu argazki bildumak. Abuztuaren 23era arte bisitatu ahal izango da erakusketa.
Casey Laraeren 'Sirenak' erakusketa zabalduko dute gaur Donostiako Okendo Kultur Etxean

Donostian bizi den Casey Larae argazkilari kaliforniarraren Sirenak erakusketa irekiko dute gaur Okendo Kultur Etxean, 19:30etik aurrera. Zuzeneko musikaz jantziko dute irekiera, Helena Sanchez biolontxelo jotzailearen emanaldia izango baita.

Sirenak argazki-bilduman emakumeak ageri dira Zurriola hondartzako flotazio-lerroan edo horren azpitik. "Mugimendua, indarra, baretasuna eta etengabe aldatzen diren kondizioak" ageri dira argazkietan.

Argazkietako emakumeek urte osoan itsasoko ur hotzetan elkarrekin bainatzeko konpromisoa hartu zuten: "Sirena-talde horren ahizpatasunak itsasoan kondizio txarretan barneratzeko behar den segurtasuna ematen die eta gozamena handitzen du, taldean egote hutsagatik".

Urak garunean dituen efektu positiboei buruzko ikerketa batean, Wallace Nichols doktoreak honako hau idatzi zuen: "Ur-masak aldi berean etengabe aldatzen direnean eta berdin jarraitzen dutenean, lasaitasuna sentitzen dugu ezagutzen dugun horrengatik eta zirrara, berria denagatik". Casey Laraek aldi berean lasaigarria eta zirraragarria den sentsazio hori transmititu nahi izan du.

Erakusketa gaurtik abuztuaren 23ra izango da zabalik, astelehenetik larunbatera, goizez eta arratsaldez. 

Loturiko jarduerak
Emakumea* Surflari Elkartearen Aske surfeatu, aske sentitu, aske disfrutatu eta gustora jardun dokumentala proiektatuko dute uztailaren 11n, 18:30ean. Jarraian, hitzaldia egingo dute Ane Hui Marin, Maddi Fernandez Mogollon, Marcia Velaskez, Laura Alcain eta Garazi Lopez de Lacallerekin, Ana Txurrukak aurkeztuta. Elebitan izango da.

Erakusketa Casey Laraerekin batera bisitatzeko aukera ere izango da, uztailaren 24an eta abuztuaren 6an, 19:00etan. Gaztelaniaz izango da bisita gidatua.