Coldplay taldearen disko berria musikaren historiako jasangarriena

Coldplay taldearen disko berria musikaren historiako jasangarriena “Moon music” deituko da Coldplay taldearen lan berria. Eta dirudienez, musikaren historiako diskorik jasangarriena izango da. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/coldplay-taldearen-disko-berriaren-musikaren-historiako-jasangarriena/@@download/image/Captura de pantalla 2024-06-24 a las 13.30.45.png
2024/06/25
“Moon music” deituko da Coldplay taldearen lan berria. Eta dirudienez, musikaren historiako diskorik jasangarriena izango da.
Coldplay taldearen disko berria musikaren historiako jasangarriena

Taldeak iragarri duenez, diskoa berriaren binilo-kopiak erabilitako plastiko botiletatik sortuko dira, eta edizio berezia Guatemalako Las Vacas ibaitik jasotako plastikoz osatua egongo da, binilo osoko plastikoaren %70ak jatorri hori izango omen du.

Erabaki hauen helburua karbono lorratzen igorpena %85ean murriztea da eta 25 tona plastiko birjinen ekoizpena ekiditea.

CD-kopien plastikoari dagokionez, berriz, %90 birziklatua izango da, hau da, ohiko ekoizpen tradizionalarekin alderatuta %78an murriztuko ditu igorpenak.

Ekainaren hasieran, taldearen buru den Chris Martin-ek baieztatu zuenez, Music of the Spheres World Tour deitutako mundu-biran igorpenak %59 murriztu zituela taldeak, beste birekin alderatuz.

Moon Music deituko den diskoaren lehen singlea jada kalean da, Feelslikeimfallinginlove deitzen da. Diskoa urriaren 4an kaleratuko da.