'Danbaka' musika lehiaketan izena emateko epea zabalik dago irailaren 22ra arte

'Danbaka' musika lehiaketan izena emateko epea zabalik dago irailaren 22ra arte Talde zein bakarlariek har dezakete parte, eta kideetako bat behintzat Debagoienekoa izan behar da. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/danbaka-musika-lehiaketan-izena-emateko-epea-zabalik-dago-irailaren-22ra-arte/@@download/image/dan.png
2024/08/27
Talde zein bakarlariek har dezakete parte, eta kideetako bat behintzat Debagoienekoa izan behar da.
'Danbaka' musika lehiaketan izena emateko epea zabalik dago irailaren 22ra arte

Danbaka, Debagoieneko Musika Lehiaketaren seigarren edizioa egingo dute udazkenetik aurrera, Bergarako Seminarixoa aretoan. Lau kontzertu izango dira, urritik abendura, eta finala urtarrilean egingo dute.

Debagoieneko hamasei musika talde edo bakarlarik parte hartu ahal izango dute lehiaketan, edozein musika estilotakoak. Taldeko kide bat gutxienez Debagoienean erroldatuta egon beharko da.

Hamabost talde Danbakako epaimahaiak aukeratuko ditu; azkena, publikoak, boto bidez. Zuzeneko emanaldiak izango dira epaimahaiak baloratu beharrekoak.

Urriaren 25etik abenduaren 13ra izango dira emanaldiak, lau guztira, eta finala urtarrilaren 17an jokatuko da, hiru talderekin. Kontzertu guztiak ostiraletan izango dira, 21:30ean hasita, Bergarako Seminarixoan. 

Izena emateko aukera zabalik dago irailaren 22ra arte, danbaka.eus atarian. Hiru abesti original aurkeztu behar dira, formatu digitaleko audioan, eta abesti horietako bat, gutxienez, euskaraz izan beharko da; salbuspena izango dira letrarik ez duten proposamenak. 

Irailaren 29an jakinaraziko dira epaimahaikideek aukeratutako hamabost taldeak. Aurten ere hiru sari emango ditu Danbakak: lehen saria, disko bat grabatzea: Publikoaren Saria, bideoklip bat grabatzea eta  Ekinez Saria, 2025ean egingo den Ekinez jaialdian jotzeko aukera.