Daniar selekzioko gizonezkoen taldeak euren soldata igotzeari uko egin dio

Daniar selekzioko gizonezkoen taldeak euren soldata igotzeari uko egin dio Erabaki honen helburua talde maskulino eta femeninoak soldata berdinak edukitzea da. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/daniar-selekzioko-gizonezkoen-taldeak-euren-soldata-igotzeari-uko-egin-diote/@@download/image/playground-seleccion-dinamarca-2024.jpg
2024/06/26
Erabaki honen helburua talde maskulino eta femeninoak soldata berdinak edukitzea da.
Daniar selekzioko gizonezkoen taldeak euren soldata igotzeari uko egin dio

Gizonezkoen Danimarkako futbol selekzioko jokalariek euren soldatak igotzeari uko egin diote soldata berdintasuna bermatu selekzio femeninoak diru bera jaso dezan. Jokalarien sindikatuko (Spillerforeningen deitzen da sindikatua) zuzendariak akordio berria baieztatu du. Akordioak lau urte iraungo ditu eta indarrean sartuko da Eurokopa amaitzen denean: “Emakumezkoen selekzioko baldintzak hobetzeko aparteko pausoa da”.

Azkenaldian asko eztabaidatu da, zein puntutaraino ote den futbola politika. Eztabaida Kylian Mbappé futbolariaren hitz batzuen ostean piztu da. Prentsaurreko batean, ez zuen dudarik egin, gazteak, datozen frantziar hauteskundeetan, euren bozka ematera animatzeko, eskuin muturrari gailentzen ez uzteko helburuz: “Bozkatzen ez duten gazteak daude. Mezu hau helarazi nahi diet: Zure ahotsak gauzak aldatzen ditu”. Alabaina, mezu hau ez zuten guztiek partekatu. Athletic-eko
Unai Simon atezainari gaiari buruz galdegin zitzaion: “Iritzia emateko joera dugu askotan, hainbat gairen inguruan, ez dakit iritzia eman behar genukeen ala ez”. Zuk zer diozu? Futbolariek politikan busti behar luketela uste duzu?