Dantzatu energia sortzeko: diskoteka batean giza gorputzak sortzen duen beroa aprobetxatzen dute

Glasgoweko (Eskozia) diskoteka batean bertan dantza egiten duten bezeroek igortzen duten beroa aprobetxatuz energia sortzeko sistema berritzaile bat instalatu dute.

Larunbat gauetan dantzatzen xahutzen dugun energia erabiltzeko aukera bagenu zer? Hori pentsatu zuten antza sistema hau instalatu zutenek. Energia iturri berri eta jasangarrien bila eguneroko jarduerak aprobetxatzea da honen atzean dagoen helburua. 

Ideia horretatik tiraka Glasgoweko diskoteka batean eraikin osoa berotzeko diskotekako bezeroek igortzen duten gorputzeko beroa profitatzen dute. 

Lokal guztia berritu dute. Astean zehar eraikinean bulegoak eta erakusketa gela bat daude, larunbatetan diskoteka bat. Sistema berritzaile honekin urtero 70 tona CO2 aurreztuko dituzte. 

Sistema honek, pertsonok sortu eta igortzen dugun beroa gorde egiten du. Solairuetako lur azpietan, hodi moduko batzuk daude. Hauek harri batzuk berotzen dituzten eta astean zehar, asteburuan bertan gordetako beroa bulegoak epeltzeko erabiltzen da, sistemak pixkanaka askatzen baitu gordetako berotasuna. 

Gainera, lurrean lauzak bereziak ere instalatu dituzte. Hauek zapaltzean elektrizitatea sortzen dute. Lauza berdinak erabili ziren Londreseko Olinpiar jokoetan ere. Urrats bakoitzarekin bost milimetro hondoratzen dira eta zortzi wattioko energia sortzen dute.