Dantzertiko ikasleek 'Eskukatu' dantza-ikuskizuna estreinatuko dute bihar

Dantzertiko ikasleek 'Eskukatu' dantza-ikuskizuna estreinatuko dute bihar Eskuek gizarte-manipulaziorako duten eragina aztertzen du obrak. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/dantzertiko-ikasleek-eskukatu-dantza-ikuskizuna-estreinatuko-dute-bihar/@@download/image/Eskukatu_Dantzerti__4___argazkia_Ignacio_Urrutia.jpg
2023/04/28
Eskuek gizarte-manipulaziorako duten eragina aztertzen du obrak.
Dantzertiko ikasleek 'Eskukatu' dantza-ikuskizuna estreinatuko dute bihar

Dantzertiko dantzako 4. mailako ikasleek Eskukatu dantza ikuskizuna aurkeztuko dute bihar, apirilak 29, Barakaldon. Ikasleek eurek sortu duten Gradu Amaierako lana da, eta bihar ikusi ahal izango da, 20:00etatik aurrera, Barakaldo Antzokian.

Fabian Thomé dantzari eta irakasleak zuzendu du lana eta berak egin du koreografia ere. Manipulazioaren inguruko hausnarketa poetikoa egiten du dantza pieza honek. Izan ere, eskuek gizarte-manipulazioan duten inpaktua aztertzen dute Eskukatu programan. Eskuek engainuzko eta kontrolezko amaraunak nola ehundu ditzaketen aztertzen du lanak, baina baita enpatia eta erresistentzia nola erabil daitezkeen ere, horiek bazterrera uzteko. "Eskukatu hausnarketa sakon bat da, salbatzaile edo suntsitzaile izan daitezkeen eskuei buruzko eta gizartean duten eraginari buruzko gogoeta mamitsua", azaldu dute.

Ikuskizunerako sarrerak Barakaldo Antzokiko leihatilan erosi ahalko dira egunean bertan, emanaldia hasi aurretik. Doan banatuko dira lekua bete arte.